Gaixotasun mentala duen pertsona bakoitza gizarte eta lan alorretako garapenaren erdigunetzat, eskubidedun subjektutzat eta protagonista aktibotzat hartzea. Beharrezkoa da haien gaitasun eta potentzialtasun guztiak indartzea (enpoderamendua), euren auto-determinazioa lor dezaten eta komunitatean era egokian gizarteratu daitezen, berdintasun egoeran egon daitezen eta parte har dezaten.
Gure xedea eta ikuspegia
Gaixotasun mentala duten Bizkaiko pertsonei euren gaitasunen garapenerako, lan munduan sartzeko, enpleguari eusteko eta gizartean modu autonomoan parte hartzeko zerbitzuak eskaintzea.
Partaidetza eta Bizi Kalitate Ereduan eta Lagundutako Enpleguaren Ereduan oinarrituz, pertsonengan oinarritutako erakundea gara, irekia, berritzailea, elkarlanean oinarritzen dena eta adimentsua gara, lan, zerbitzu eta kudeaketa bikaintasunean hazteko gai dena.
Gure Balioak
Pertsonen DUINTASUNA, AUTONOMIA eta BERDINTASUNA.
LANKIDETZA ETA BERRIKUNTZA. Gaixotasun mentala duten pertsonen etorkizun hobea izateko errealitate bilakatzeko proiektuan Eragintzarekin batera ari direnekin.
KALITATEA, SORKUNTZA ETA OSASUNA. Erabateko konpromisoa daukagu lan eta kudeaketa kalitatearekin, eta batez ere gure erakundearen giza kalitatearekin eta eskaintzen dugun arretarekin.
BENETAKOTASUNA, IKASKETA, KOHERENTZIA ETA GARDENTASUNA. Garena izateko zerbizua ematen dugu, pertsonei eta gizarteari balioa emanez, eta gure esperientziarekin eta besteekin elkarbanatzen dugun guztiarekin haziz eta ikasiz.
MARKO TEORIKOA
Eragintza Fundazioaren sistema Bizi Kalitate eta Parte Hartze, eta Lagundutako Enpleguaren ereduan oinarritzen da. Horrek honakoa esan gura du:
Bizi Kalitate eta Parte Hartze Eredua:
Pertsona bakoitzaren laguntza sare naturala osatzen duten familiak eta pertsonak laguntza iturri moduan hartzea, ahalik eta autonomia, partaidetza eta bizitza kalitate maila altuena ematen lagunduz.
Eragintza Fundazioa erakunde gisa hartzea, bai egiten duen guztia artikulatzen duen erakunde gisa eta bai artikulatzen duen hori pertsonen zerbitzura bideratzeko, bere jarduketen erdigune eta zentzu izanik.
Lagundutako Enpleguaren Eredua:
Unitatearen lan metodologia “Train then place” eta “Individual Placement and Suppost (IPS)” metodoen konbinaketatik sortzen da. Hau da, lan aurreko prestakuntza eta aldi bereko lan bileta aktiboa konbinatzen dituen metodologia jarraitzen du lan taldeak. Helburuak lan postu barri baten lorpena, honen mantenimendua edota promosioa direlarik.
Lagundutako Enplegu Unitatearen jarduera laneratze prozesuaren hiru fasetan banatzen da: aurre-insertzioa, laneratzea eta post-laneratzea. Erabiltzaileak fase desberdinetan zehar duen garapena, bere laneratzen planak, egindako ahaleginak eta emandako garapenak baldintzatuko dute.
GIZARTEARI EGITEN DIOGUN EKARPENA
Eragintza Fundazioa erreferentea da gaixotasun mentala duten pertsonen gizarteratzean , laneratzean eta lanpostuari eustean.
Lan merkatuan, kalitatezko enpleguekin sar daitezen egiten dugu lan. Horretarako, laneratze programak, jarduerak eta ekimenak bultzatzen ditugu. Beraienlanpostuei eusten laguntzen diegu, jarraipen psiko-sozialaren eta lan orientazioaren bitartez.
Gaixotasun mentala duten pertsonen lan inklusioaren alde apustu egiten duten enpresei prestakuntza, aholkularitza eta laguntza ematen diegu.
Gaixotasun mentala duten pertsonen lan inklusioaren alde apustu egiten duten enpresei prestakuntza, aholkularitza eta laguntza ematen diegu.
Eragintzak lankidetza eta hitzarmen sare zabala du Euskadiko, Estatuko eta Nazioarteko beste elkarte eta erakunde batzuekin. Eta, horrela, gure Fundazioaren helburuak betetzen ditugu.