Jardunaldi eta ekitaldiak

Gaur, Maiatzaren 23an, Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko langile sozialekin jardunaldi bat izan dugu,  Marian Larrinaga haien burua zelarik. Pandemiaren ondoren,  berriz ere aurrez aurre egotearen helburua, Eragintzaren eredua, proiektuak eta emaitzak ezagutu, elkarlana indartu eta koordinazioa jorratuz , biek egunero  gaixotasun mentala duten  pertsonei laguntzeko baterako lana indartzeko helburua genuen. Eragintza Fundazioaren erabiltzaileen enplegua […]
Gehiago irakurri
BBK-k BBK Enplegu Inklusiboa izeneko proiektu berria aurkeztu zuen apirilaren 27an,  BBK Kunan. Desgaitasunaren arloan lan egiten duten lau erakunderekin elkarlanean garatuko du eta horietako bat Eragintza izango da. Programaren helburua urtean gaixotasun mentala, desgaitasun intelektuala, zentzumen desgaitasuna eta espektro autistaren nahasmendua duten 100 pertsona gutxienez kontratatzea da, bereziki emakumeen kontratazioan eraginez. Hori garatzeko BBK-k […]
Gehiago irakurri
Achucarro Basque Center for Neuroscience elkarteak jardunaldi bat antolatu zuen Emakume eta Neska Zientzilarien Nazioarteko Egunaren inguruan. Bertan, zientzialari batzuek parte hartu zuten, eta emakumeek zientzia eta teknologian duten lidergoari eta zailtasunei buruzko esperientziak eta proiektuak kontatu zituzten. Horien artean, Deustuko Unibertsitateko Acebo Garcia Guerrero Doktorea, Deustuko Unibertsitateko Neurolabekoa. Bere hitzaldian Eragintzarekin elkarlanean garatzen ari […]
Gehiago irakurri
Abenduaren 13an, Funkok (Fundazioen Euskal Konfederazioa) Itsasmuseumean antolatutako jardunaldian, Eragintza Fundazioan berdintasuna ezartzeko gure esperientzia aurkeztu genuen. 1991ean jaio ginen momentutik, pertsona guztien berdintasuna gai estrategikoa dugu. Fundazioetan Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasuna bideratzeko hainbat alderdi normatibo eta praktiko ezagutzea zen Jardunaldiaren helburua. Hizlariek, Izaskun Landaidak (Emakundeko Zuzendaria), Josune Irabienek (Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio […]
Gehiago irakurri
Duela urte batzuk ISEM Sarea, gaixotasun mentala duten pertsonak sustatzeko eta gizarteratzeko Estatuko plataforma eratu genuen. Azaroaren 10ean jardunaldi bat egin dugu Madrilen eta bertan izan dira Estatu osoko erakundeak, Eragintza eta bere Lavanindu Enplegu Zentro Bereziak bezala, gizarteari eta, bereziki, gizarte ekonomiari egiten dizkioten ekarpenak baloratzeko. Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonentzat kalitatezkoa, lehiakorra eta balio […]
Gehiago irakurri
Gure interes-taldeen interesei zenbateraino erantzuten diegun jakitea funtsezkoa da Eragintzaren helburuak betetzeko. Gure ustez, Gizarte Kontabilitatea osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratze- eta laneratze-jarduerarekin gizarteari egiten dizkiogun balio-ekarpenak definitzea ahalbidetzen duen tresna da. Zentzu horretan, EHLABEn ere (Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea), aurten,  desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzen duten irabazi-asmorik gabeko erakundeen elkarte […]
Gehiago irakurri
Eragintzan, laneratu aurreko prestakuntzan oinarrituta, kalitatezko laneratzea lehenesten dugu. Horretarako, Administrazio Publikoko LEPetan parte hartzeko gure erabiltzaileak prestatzen ditugu urtero. Bizkaiko Foru Aldundiko LEPak bere fruituak eman ditu Ingurumen Sailean gure erabiltzailetariko bat kontratatua izan delako. Uztailaren 20an hasiko da lanean eta Eragintza Fundazioko lan-prestatzaile baten laguntza izango du lanpostura egokitzeko eta lanpostuan mantentzeko. Enplegu Lagundurako Unitatearen […]
Gehiago irakurri
Badira lau urte luze Eragintzak, Estatuko beste erakunde batzuekin batera, eratu zuela ISEM sarea. Osasun mentalaren arloan lankidetzan aritzeko, ezagutza eta esperientziak partekatzeko eta laneratze ekintza bateratuak koordinatzeko erakundea da. ISEMek osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratzearen eta laneratzearen esparruan jarduten du, eta fundazioak, elkarteak eta beste erakunde publiko zein pribatu batzuk biltzen ditu, Estatukoak […]
Gehiago irakurri
Foru Aldundiko Bizkaiako Tutoretza Erakundeak ezintasuna duten pertsonen gaitasunaren aldaketa laguntza-neurriei buruzko topaketa ospatu du Hirugarren Sektoreko Erakundeekin. Jardunaldia Sergio Murillo, Gizarte Ekintzako Diputatuak eta Asier Alustiza, Autonomia Pertsonala Sustatzeko zuzendari nagusiak eman zioten zabalera eta itxiera. Guztiz interesgarria izan zen Eragintzarentzat lege-proiektu berrian desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa egikaritzen laguntzeko.
Gehiago irakurri
Atzo Martxoak 23 Bizitegi Elkartearen 40. urteurrena izan zen. Eskerrik asko BBK Gelan zuekin batera ospatzera  gonbiteagatik. Zorionak Bizitegi!!.
Gehiago irakurri