Guztiak

CEARek errefuxiatuen eta migratzaileen egoerari buruzko tailerra eman du Eragintzan. Enplegurako arretarekin lotura zuzena duen talde profesionalak pertsona horien errealitatea eta ezartzen den legedia ezagutzeko aukera izan du. Eskerrak eman nahi dizkiogu CEARi lankidetza ildo berri honengatik eta, bereziki, Zigor Gorritiri bere azalpenagatik.
Gehiago irakurri
Aste honetan, Nagore boluntariotza lanetan hasi da Eragintzan. Gizartean besteen alde egiten duten horrenbeste pertsonari eskertu beharrean gaude.
Gehiago irakurri
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko profesionalekin gure kolaborazioa sendotzen jarraitzen dugu. Atzo Basurtuko Ospitaleko Psikiatri unitateko gizarte laguntzailea den Yaiza Vitoriak Eragintza Fundazioko Zerbitzu ezberdinak ezagutu ahal izan zituen. Lorazaintza eta Ikuzketako Zentro Okupazionalak,  prestakuntzarako eta jardunbide profesionalerako aukera ematen duten lan munduan sartzeko zubiak, bisitatu zituen.  
Gehiago irakurri
Gaur goizean Carol del Campok, Zerbitzuetako Zuzendaria, eta Iñigo Ramosek, Eragintza Fundazioko Lan Orientatzailea, gure proiektua aurkeztu diete Arantza Martinezi, Ikasleen Zuzendaria, eta Erlantz Allurreri, Praktikak, Formakuntza Duala eta Emplegagarritasunerako Zuzendaria, EHUko Ikasleen eta Empleagarritasunaren arloko Errektoreordetzan. Eragintzako zerbitzuei buruzko informazioa eman eta lankidetza bideak ezartzea izan du helburu batzar honek. Horrela, gaixotasun mentala duten Euskal […]
Gehiago irakurri
Hemen duzu Onda Vascako Konekta irratsaioan Kike Alonsok egindako elkarrizketara daraman esteka. Entzungo duzunez gure helburu eta lorpenak ezagutzeko aukera izango duzu. https://www.ondavasca.com/#/audios/tercer-sector-eragintza  
Gehiago irakurri
Radio Nervioni esker, eta bereziki Eduardo Velascori,  Osasun Mentaleko Liga eta gure Futbol Taldearen garrantzia mahaigaineratu genuen. Pandemia bere garapen normala eragozten ari da, baina pasa egongo da eta osasun mentaleko arloko beste erakundekin txapelketa partekatuko dugu.
Gehiago irakurri
Apirilak 14an, gaueko 22 etan ,Telebilbaoko La Kapital saioan egongo gara. Eragintzaren proiektua eta zelan lortzen dugun osasun mentala duten pertsonen laneratzetaz arituko gara Joseba Solozabalekin. Lagun gaitzazun. Egon gurekin
Gehiago irakurri
Carol Del Campo, Eragintzako Programen Zuzendaria, eta Marta Gastelu-Iturri, enplegu teknikaria, Zentro Okupazionaletako profesionalekin bildu dira Enplegu Unitate eta Zentroen arteko amankomunatutako lana ebaluatzeko.Gure esperientziak  enpleagarritasuna eta lan orientazioa lantzeak  zentro okupazionalak enplegu-sorgune bihurtzen dituela  erakutsi digu  .  
Gehiago irakurri
Bizkairekin batera, Eragintzako erabiltzaile zein ekipo profesionalak Athletic alde agertu nahi izan dute gaur goizean. Aupa Athletic! Geuria!  
Gehiago irakurri
Kableatuko gure Zentro Okupazionalean hainbat osagai elektriko eta elektroniko egiten ditugu puntako enpresentzat. Aste honetan, Arteche eta Mecoko kalitate arduradunek Zentro honetan egiten dugun lanaren kalitatea egiaztatu dute. Funtzionamendu eta produkzioa protokoloak ikuskatzeaz gain, Zentroan lortutako emaitza onak ahalbidetzen dituzten monitore eta erabiltzailarekin iritziak partekatu zituzten.        
Gehiago irakurri