Guztiak

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko profesionalekin gure kolaborazioa sendotzen jarraitzen dugu. Atzo Basurtuko Ospitaleko gizarte laguntzailea den Yaiza Vitoriak Eragintza Fundazioko Zerbitzu ezberdinak ezagutu ahal izan zituen. Lorazaintza eta Ikuzketako Zentro Okupazionalak bisitatu zituen,  prestakuntzarako eta jardunbide profesionalerako aukera ematen duten lan munduan sartzeko zubiak.  
Gehiago irakurri
Eragintza Fundazioak IBILBIDE proiektua jarriko du abian laster, ondoez psikologikoren bat edota osasun mentalarekin lotutako arazoren bat duten gazteen beharrei erantzuteko. Desgaitasunaren eremuan kokatuta dago, eta lan-merkatuan sartzea edo hezkuntza-sistemara itzultzea erraztera bideratuta dago. Helburua 16-18 urte bitarteko pertsonak gizarteratzea eta laneratzea da, baldin eta ikasteko zailtasun handiak badituzte, osasun mentalaren problematikarekin lotuta badaude eta […]
Gehiago irakurri
Gabonetako atsedenaldiaren ondoren, berriro ekin diogu curriculuma hobetzeko prestakuntza-ikastaroei, laneratzeko bidea delako. Lehengo hilabete honetan, hamalau ikastaro egingo dira. Horien artean nabarmentzekoak dira: Estimulazio Kognitibo Aurreratua, Oinarrizko Administrazio-Trebetasunak, Zerbitzuetako Laguntzailea, Enplegurako Euskara, Enplegurako Gizarte-Trebetasunak, Sarbideen Kontrola… Gainera, administrazio publikoetarako oposizioak prestatzera bideratutakoek eta Datuak Grabatzeko Profesionaltasun Ziurtagiriak (Lanberri) jarraitzen dute. Bestalde, beste profesionaltasun-ziurtagiri batekin hasi […]
Gehiago irakurri
Eguberri zoriontsu eta 2022 benetan ederra opa dizuegu. Urte berriarekin batera Eragintzara itzuliko gara.  
Gehiago irakurri
Abenduaren 18an, azterketa egitera joan ginen. Bizkaiko Foru Aldundiak deitutako EPEra Eragintzako hainbat pertsona aurkeztu ziren, gurean talde espezifiko batean proba prestatzen hilabeteak eman ondoren. Emaitzarik onenak opa dizkiegu, eta berriro kontratazioak egitea espero dugu, aurrekoan bezala eta orri honetan kontatu dugun bezala. Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen enplegua da Eragintzaren helburua, pertsona guztiok modu […]
Gehiago irakurri
COVIDak eragindako pandemiak 2021 urtea izan dugu. Hala eta guztiz ere, horren balantzea positiboa da Eragintza oso egoera zailera egokitu dela erakutsiz. Jarduera erabat presentzialarekin, tresna berriak ezarri dira indarrean talde profesionalaren eta erabiltzaileen prestakuntzan, koordinazioan laguntzeko, eta, horri esker, jarduera mailak mandendu eta hobetu dira, pandemia aurreko kontratazioaen emaitzak gaindituz. 2022rako, helburu berriak ezarri […]
Gehiago irakurri
Prestakuntza funtsezko bidea da curriculuma hobetzeko eta laneratzeko. Horregatik, Eragintzan, pertsonen enpleagarritasuna sustatzeko, hainbat ikastaro eta prestakuntza-jarduera garatzen dira. Orain amaitzen direnetakoetan, ia 300 pertsonek parte hartu dute. Adibide moduan hemen batzuk: enplegura bideratutako gizarte-trebetasunak, lan-orientazioa, piezen egiaztapena eta manipulazioa, Bezeroen arreta eta kutxaren erabilera, Informatika edo IT Txartela, besteak beste. Aipatzekoa da, halaber, Bideratu […]
Gehiago irakurri
Eragintzan, beste urte batez, emakume izateagatik emakumeek jasaten duten Genero-Indarkeriaren aurka dugun konpromisoarekin bat etorriz,hainbat jarduera egin dira azaroaren 25ean. Aurten, baliabide desberdinetako pertsonek Te doy mis ojos filma ikusi dute. Ondorengo eztabaidetan ateratako ondorioetako batzuk honako hauek dira: – Indarkeria matxista emakumeak kontrolatzeko eta menderatzeko bitarteko bat da. – Desberdintasuna badago, indarkeria egongo da […]
Gehiago irakurri
Laneratzeko Curriculuma hobetzea funtsezkoa da. Horretarako, Eragintzan, hainbat profesionaltasun-ziurtagiri garatzen ditugu, balio ofizialekoak, enpleagarritasuna hobetzeko, enplegu-aukerak handitzeko eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak kontratatuak izan daitezen. Horietako bat, Datuak eta Dokumentuak Grabatzeko eta Tratatzeko Eragiketen Profezionaltasun Ziurtagiria, azaroaren 3an, amaitu zen, diplomak emanez, haien baliozkotasun ofiziala eta hilabetetan zehar ikasketak egin zituzten pertsonen prestakuntza egiaztatzeko. […]
Gehiago irakurri
Eragintzak osasun mentalarekin duen konpromisoa gure ezagutza partekatzean datza. Pentsatzen dugu zenbat eta profesional gehiagok izan prestakuntza eta esperientzia osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei laguntzeko, eta zenbat eta estigma handiagoa izan etorkizuneko teknikarien prestakuntza-esparruak desagerrarazten, orduan eta aukera hobeak eta handiagoak emango direla gizarteratzeko eta laneratzeko ditugun helburuak lortzeko. Horretarako, besteak beste, Practicumarekin egiten dugu, […]
Gehiago irakurri