Guztiak

Eragintza Fundazioak osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeen sarbidea, garapena eta iraunkortasuna ahalbidetuko dituen lan-merkatua aldarrikatzen du martxoaren 8an Eragintzatik, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea ahalbidetzeko lan egiten duen fundazioa den aldetik, gure erabiltzaileek gainditu behar dituzten eta emakumeen kasuan bereziki zailtzen diren zailtasunez jabetuta, Emakumeen Nazioarteko Egunean, osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeak […]
Gehiago irakurri
Joan den otsailaren 16an, Eragintza Fundazioak osasun mentalari buruzko sentsibilizazio-jardunaldi bat egin zuen Ilunion Bilbao hotelean. Ilunion Hoteleko langileek bi orduko prestakuntza jaso zuten, Carol Del Campok, Eragintza Fundazioko Zerbitzu zuzendariak, eta Jone Vicentek Fundazioko psikologoak emana. Biek osasun mentaleko arazo motei buruzko informazioa eman zieten bertan zeuden pertsonei, arazo horiek dakartzaten ondorioak eta enpleguak pertsona […]
Gehiago irakurri
Eragintza Fundazioak BIDERATU programa bultzatzen du, hasierako fasean edo fase goiztiarrean osasun mentaleko arazoak dituzten gazteei zuzenduta. Gizarteratzea eta laneratzea sustatzea du helburu, pertsonen % 80 baino gehiago langabezian dagoen fase honetan. Esparru horretan, egun 54 gaztek parte hartzen dute arestian aipaturiko programan. Eragintza Fundazioak adierazi duenez, “esperientziak erakusten digu lan-orientazio, prestakuntza eta berariazko laguntza […]
Gehiago irakurri
Eragintzako garbitegiko zentro okupazionalean izena emateko epea zabalik dago. Zentroak osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak lanbidean prestatzea du helburu, horretarako, arloko profesionalak eta erabiltzaileentzako laguntza-monitoreak izanik. Zentro okupazional hau Lavanindu EM Enplegu Zentro Berezian dago (Martiartu industrialdea, 18 B, Arrigorriaga) 8:00etatik 15:00etara zabalik, autobus zerbitzua dauka Abando-Bilbotik zentroraino. Garbiketari dagokion honetaz aparte, Eragintzak beste zentro […]
Gehiago irakurri
Pandemiak asko baldintzatu dituen bi urteren ondoren, GEUREA LIGA inoiz baino indartsuago hasi da berriro, eta gaur bigarren jardunaldiko futbol partida jokatu dute Eragintza eta AVIFES taldeek San Ignazio kiroldegian. Ariketa fisikoa eta kirola tresna terapeutiko gisa erabiltzen dira, kirol- eta gizarte-trebetasunak hobetzeko eta bizi-ohitura osasungarriak garatzeko aukera emanez. Zehazki, osasun mentalaren eremuan, hainbat sintoma […]
Gehiago irakurri
Gabon zoriontsuak eta 2023 ederra opa dizkizuegu.
Gehiago irakurri
Atzo, Kursaal Biltzar Jauregian eta Auditorioan, Eusko Jaurlaritzak Euskalit Fundazioaren bidez ematen duen Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria emateko ekitaldian, Eragintzak Brontzezko A saria jaso zuen, bere funtzionamenduan Kudeaketa Aurreratuaren Eredua ezartzeko egindako aurrerapenengatik. Saria Eragintzako Zerbitzu Psikologiko eta Soziolaboralen zuzendaria den Carol Del Campok jaso zuen.    
Gehiago irakurri
  Negoziazio Batzordeak Plana onartu ondoren,  Eragintza Fundazioa osatzen dugun pertsona guztien bilera orokorra egin dugu aste honetan. Bertan, I. Berdintasun Planetik (2015-2018) egindako ibilbide historikoaren errepasoa egin ondoren, Plan berriaren jarduera-ardatzaz aritu gara. Hauek dira lerro nagusiak: 1.- Kudeaketa estrategikoa eta erakundearen antolaketa-kultura. 2.- Hautaketa eta Kontratazio prozesua. 3.- Bateragarritasuna eta erantzunkidetasuna, 4.-Genero ikuspegia […]
Gehiago irakurri
Eragintzako III. Berdintasun Planaren Negoziazio Batzordeak Eragintza Fundazioaren 2022-2026rako III. Berdintasun Plana onartu du gaur, astelehena, azaroak 28. Emakunderen dirulaguntzaz eta Eki aholkularitzaren laguntzarekin egin da. Hilabete batzuk eman ditugu diagnostikoa egiten, jarduera-ardatzak eta kronograma prestatzen,  eta langileen berdintasunaren arloan duten prestakuntza indartu. Orain, Eragintzako gainerako pertsonei aurkeztu behar zaie, bai lan taldekoei, bai erabiltzaileei. […]
Gehiago irakurri
Gaur, Azaroak 25, Genero Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean, emakumeok emakume izateagatik jasaten dugun indarkeriaren aurka argi eta garbi jartzen gara Eragintzan. Eta, zenbait gizonek izan eta bizitzeko oinarrizko eskubidea urratzen duten biktimak diren milaka eta milaka emakume eraildakoak eta/edo edozein motatako harrapaketak jasatzen dituztenak gogoratzen ditugu.  Matxismoak hil, bortxatu, abusatu, pobretu egiten duela argi dago. […]
Gehiago irakurri