Enplegua

Aste honetan gure Lanberri proiektuen auditoria positiba izan dugu (Bizkaiko Foru Aldundiaren lan-aukerak sustatzeko programa). Programa horrekin, Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sailak enplegua sustatzen du, laneratzen laguntzeko prestakuntza-jarduerei lagunduz. Gure kasuan, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei. Uste dugu, eta badakigu, literatura zientifikoan erakusten den bezala, enpleguak balio-trukea sustatzen duela gizartean, eta osagai garrantzitsua dela sozializazioan […]
Gehiago irakurri
Eragintzako Lorezaintzako Zentro Okupazionalak ondoren lan-munduan sartuko diren profesionalak prestatzen ditu, bai enplegu arruntean bai babestuan. Basaurin dago, eta bertan hainbat jarduera egiten dituzte, hala nola baratzezaintza, mintegi eta ofizioko prestakuntza-lanak, eta lorezaintzako obrak egiten dituzte eremu pribatuan eta publikoan. Bizkaiko hainbat tokitara iristen gara, hala nola Enpresei, eta beren lorategiak baldintzarik onenetan eduki nahi […]
Gehiago irakurri
ASAFES ( Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkartea) eta ERAGINTZA,  lankidetza historia luzea dugu, Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko interes partekatuak batzen gaituztelako. Eta, zehazki, haiek gizartaratzeko eta laneratzeko. Ildo horretan, ASAFESen zentro okupazionaleko plazak eta jarduerak handituko dituztenez, elkarlana indartu dugu,  Vanesa Vadillo, gerentearekin eta Arrate Gastiain zentro okupazionaleko arduradunarekin […]
Gehiago irakurri
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko profesionalekin gure kolaborazioa sendotzen jarraitzen dugu. Atzo Basurtuko Ospitaleko gizarte laguntzailea den Yaiza Vitoriak Eragintza Fundazioko Zerbitzu ezberdinak ezagutu ahal izan zituen. Lorazaintza eta Ikuzketako Zentro Okupazionalak bisitatu zituen,  prestakuntzarako eta jardunbide profesionalerako aukera ematen duten lan munduan sartzeko zubiak.  
Gehiago irakurri
Abenduaren 18an, azterketa egitera joan ginen. Bizkaiko Foru Aldundiak deitutako EPEra Eragintzako hainbat pertsona aurkeztu ziren, gurean talde espezifiko batean proba prestatzen hilabeteak eman ondoren. Emaitzarik onenak opa dizkiegu, eta berriro kontratazioak egitea espero dugu, aurrekoan bezala eta orri honetan kontatu dugun bezala. Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen enplegua da Eragintzaren helburua, pertsona guztiok modu […]
Gehiago irakurri
Laneratzeko Curriculuma hobetzea funtsezkoa da. Horretarako, Eragintzan, hainbat profesionaltasun-ziurtagiri garatzen ditugu, balio ofizialekoak, enpleagarritasuna hobetzeko, enplegu-aukerak handitzeko eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak kontratatuak izan daitezen. Horietako bat, Datuak eta Dokumentuak Grabatzeko eta Tratatzeko Eragiketen Profezionaltasun Ziurtagiria, azaroaren 3an, amaitu zen, diplomak emanez, haien baliozkotasun ofiziala eta hilabetetan zehar ikasketak egin zituzten pertsonen prestakuntza egiaztatzeko. […]
Gehiago irakurri
Hainbat arlotako bezeroek (administrazio publikoak, modaren, diseinuaren eta dekorazioaren munduko enpresak, argazkigintzako profesionalak, partikularrak eta abar) gure koadernaketa zentroan (Alosotegi, Bilbao-Balmaseda errepideko 9. Km, 38. pabiloia) egiten dituzten kalitate handiko lanak baloratzen dituzte. Era berean, tamaina, diseinu eta materialen aldetik ditugun beharretara egokitzeko dugun gaitasuna azpimarratu behar da. Kensla Creative Studio bezero gisa sartu berri […]
Gehiago irakurri
Eragintza Fundazioak 3 Laneratze Ibilbide martxan jarriko ditu 2021-2022an, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak sustatutako Lan Berri programaren barruan. Ibilbide horien bidez eta laneratzea errazteko gure erabiltzaileek profesionaltasun ziurtagiri bat lortuko dute, eta, aldi berean, lan orientazioko, lan aktibazioko eta lan bitartekaritzako ekintzetan parte hartuko dute. Hauek dira proposatutako profesionaltasun-ziurtagiriak: Eraikinetako eta […]
Gehiago irakurri
Mikelek BFAn egiten duen lanaren bideoa Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak gizarteratzea eta laneratzea du helburu Eragintzak, eta, horretarako, zenbait errekurtso eta programa garatzen ditugu. Besteak beste, curriculuma hobetzeko eta kalitatezko enpleguak eskuratzeko pentsatutako prestakuntza. Enplegu publikoa ere helburu bat da gurean, beraz, hainbat LEP prestatzen ditugu, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiarena mendeko lanposturako (horretan […]
Gehiago irakurri
  Atzo, Irailak 15, lan-bilera bat egin zen Gureak Gipuzkoako egoitzan, EHLABEren Batzorde berria  Enplegu Sailaren ordezkariekin, Idoia Mendia Sailburua buru zelarik. Alde batetik, EHLABEko Batzorde berria aurkeztu zen eta , bestetik, desgaitasun sektorearen kezka, arazo , proiektu eta ideaiak planteatu ziren. Hantxe, Sailburua bera, Alfonso Gurpegi (Enpleguko Sailburuordea) eta Gloria Mugica (Lanbideko Zuzendaria) eta, […]
Gehiago irakurri