Albisteak

BC3k, Klima Aldaketarako Euskal Zentroak, Eragintza Fundazioaren aldeko babesa berretsi du eta gure erakundeari dohaintza egin dio berriro. Duela zenbait urtetik hona, Klima Aldaketarako Euskal Zentroak Eragintza Fundazioarekin aktiboki lan egiten du, dohaintza-politikaren bidez, eta Eragintzako erabiltzaileen artean profesionaltasun-ziurtagiriak lortzen laguntzen du. Aurreko edizioetan biltegiratzearekin edo garbiketarekin lotutako profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestakuntzak egin dira Azken honetan, […]
Gehiago irakurri
Desgaituen Nazioarteko Eguna dela eta, Eragintza Fundazioak eta Arteche Taldeak jardunaldi bateratua egin dute abenduaren 4an, industria-eremuan osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen laneratzea ikusarazteko. Bertan, bi erakundeek elkarrekin egindako lana balioan jarri da. “Gaitasunak ikusaraziz” izenburupean, Maite del Castillok, Arteche Taldeko Giza Baliabideen Zuzendaritzako kideak, eman dio hasiera jardunaldiari. Jardunaldiaren testuingurua eta Osasun mentaleko arazoek […]
Gehiago irakurri
Eragintzak bat egiten du Euskararen Nazioarteko Egunarekin eta ikuskizun desberdin bat antolatu du Zuhaitz Gurrutxagaren eskutik buruko osasunaz euskaraz hitz egiteko. Ohikoa denez, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Esparru honetan, gaur, Eragintza Fundazioak ekitaldi desberdin bat antolatu du Zuhaitz Gurrutxaga futbol jokalari ohi eta gaur egun umoristarekin. Zuhaitz Gurrutxagak publikoki hitz egin du […]
Gehiago irakurri
Eragintza Fundazioak, euskal gizarte zibileko eta erakundeetako eragile akademiko, zientifiko eta ekonomiko askorekin batera, Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzen laguntzeko lan egiteko konpromisoa hartu du. Zehazki, 80 erakundek baino gehiagok hartzen dugu parte espazioan. GJH17-rekin (helburuak lortzeko aliantzak) bat etorriz, Eragintzan uste dugu ahaleginak batu eta lankidetza-esparruak indartu behar direla 2030 Agenda garatzeko. Eragintza Fundazioaren helburua […]
Gehiago irakurri
EHLABE ezgaitasunen bat duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzen duten irabazi-asmorik gabeko 15 erakundeen euskal elkartea da. Egun, Eragintza Fundazioa da elkartearen idazkaria. Eragintzak EHLABEren 2023ko azken batzarrean parte hartu du, eta, besteak beste, 2024rako aurrekontua eta ekintza-plana onartu dira. Bilera Arabako Foru Jauregian izan da eta Gorka Urtaran Gizarte Ekintzako Diputatuaren babesa izan du.
Gehiago irakurri
Azaroaren 25ean, Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, Eragintza Fundazioak hainbat jarduera antolatu ditu, emakumeen aurkako indakeriarik gabeko eta berdintasunean oinarritutako gizartea eraikitzeko konpromisoa erakusten jarraitzeko. – Azaroak 20, astelehenean (Deustuko udaltegian) eta SARETU proiektuaren baitan, saioa egingo da Eragintzako emakumeekin Silvia Muriel aholkulariaren eskutik. – Azaroak 23, osteguna (Deustuko udaltegian 12:30ean) Maskulinitateak […]
Gehiago irakurri
Eragintza Fundazioa stand propio batekin presente egon da, azaroaren 16an eta 17an, Donostiako Kursaalean burutu den FESLANen, Enplegu Azoka eta Gizarte Ekonomiaren Kongresuan. Aipatutako erakustokian, Eragintzak fundazioari, dituen zerbitzuei eta lau zentro okupazionalei (garbitegia, lorezaintza, koadernaketa eta kableatzea) buruzko informazioa eskaini du, eta horrez gain, bere Garbitegiko Enplegu Zentro Berezia (EZB), Lavanindu, ezagutarazi du, bai […]
Gehiago irakurri
Hilaren hasieratik, “Lan Berri” programaren esparruan, datuak grabatzeko eta tratatzeko eragiketen profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko prestakuntza garatzen ari da Eragintza Fundazioaren egoitzan. 2024ko maiatzaren 3ra arte, astelehenetik ostiralera, ziurtagirian izena emandako pertsonek 450 ordu teoriko egingo dituzte guztira, hainbat modulutan banatuta: lan-aktibazioa, berdintasuna, gaitasun digitalak eta profesionaltasun-ziurtagiriko berariazko gaitasunak. Horiei 80 orduko praktika gehituko zaizkie enpresetan. Lan […]
Gehiago irakurri
German Marshall Fund-eko American Marshall Memorialeko bekadun talde batek Eragintza Fundazioa bisitatu du Bilbon antolatutako agendan. Bisitan, Eragintzak, Igor Gonzalez erabiltzaile, Carol del Campo programa-zuzendari eta Izaskun Landaida fundazioaren zuzendari nagusiaren bitartez, besteak beste, bere helburuen, parte hartzeko metodologiaren eta dituen baliabideen berri eman du. Marshall Memorial Fellows-en aldetik, Jon Rekakoetxeak lagunduta, James Hunter, Jimmy […]
Gehiago irakurri
Eragintza Fundazioa “partidu bat, kausa bat” proiektuaren protagonista izan zen Surne Bilbao Basket eta BC CSU Sibiu taldeek Miribillako Bilbao Arenan jokatu zuten partidan, FIBA Europe Cup txapelketako 2. jardunaldiko partidan. “Partida bat, kausa bat” Bizkaiko gizarte-erakundeek Bilbao Basket Klubaren zaleen artean egiten duten lana eta kausak ikusaraztea eta boluntariotzan parte hartzera animatzea helburu duen […]
Gehiago irakurri