Albisteak

Eragintzako erabiltzaileen familiek OLAko Lorezaintza, kable eta azaleztapeneko Okupazio Zentroen instalazio berriak bisitatu dituzte. Eragintzaren helburua, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei laguntzea gizarteratze- eta laneratze-prozesuetan da. Horretarako, eta erabiltzaile bakoitzaren inguruabarrak kontuan hartuta, ibilbide indibidualizatuak egiten dira. Prozesu hauetan, familien zeregina funtsezkoa da. Horregatik, topaketa bat antolatu dugu, eta, bertan, haien iritzia jaso dugu, hobetzen […]
Gehiago irakurri
Bizkaiko Foru Aldundiak Euskalitekin lankidetzan sustatutako bINKLUSIon programaren esparruan, Eragintza Fundazioan proiektu bat gauzatzen ari gara fundazioaren ezagutzaren kudeaketari dagokionez. Datozen hilabeteetan garatuko diren hainbat dinamika eta lan-saioen bidez, erakundearen barruan ezagutzaren eta esperientziaren trukea indartzen saiatuko gara. Azken batean, ezagutza sortzen den lekutik erabiliko den lekuraino transferitzeko modua aztertuko da, ezagutza partekatzeko eta hori […]
Gehiago irakurri
EHLABE desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzen duten Euskadiko 15 erakunde biltzen dituen irabazi-asmorik gabeko euskal elkartea da. Eragintzak, EHLABEko kide den aldetik, maiatzaren 27an egindako batzarrean parte hartu du. Bertan, besteak beste, ekainera eguneratutako 2024 Kudeaketa Planaren berri eman da, 2023 Gardentasun Txostena eta 2023 EHLABE kontuak onartu dira. Halaber, karguak berritu eta […]
Gehiago irakurri
Bizkaiko Ahaldun Nagusia den Elixabete Etxanobek Eragintza Fundazioaren Zentro Okupazionalak bisitatu ditu, Amaia Antxustegi, Gizarte Ekintzako diputatuarekin batera. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eragintza Fundazioak hitzarmen bat sinatu dute, eta, horri esker, 90 plaza jartzen dira osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eskura Lorezaintza, Azaleztapen, Ikuztegi eta Kableen Zentro Okupazionaletan. Hitzarmenaren esparruan, 20 EGOKIPLAN plaza kudeatzen dira, […]
Gehiago irakurri
Infografia batek Eragintza Fundazioaren 2023ko ekintzarik nabarmenenak biltzen ditu. Horrela, emaitzen zabalkundea erraztu nahi da, batez ere erabiltzaileen artean. Hona hemen datu aipagarrienetako batzuk: – Kudeatutako 191 kontratu: * 76 lanpostu arrunt (urtebete baino gehiagoko kontratazioen % 37) * 115 lanpostu babestu – 82 adineko emakume lanean, 117 erabiltzaileren artean. – 206 pertsonak parte hartu […]
Gehiago irakurri
Eragintza Fundazioa Bizkaiko OMSrekin lankidetzan ari da osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbidean laguntzeko. Horretarako hitzarmena sinatuta dute. Esparru honetan, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko profesional-talde batek Eragintzako Lorezaintza, Kableatua eta Azaleztapen Zentro Okupazionalak bisitatu zituen, bertan egiten den lana hobeto ezagutzeko. Eskerrak eman nahi dizkiegu bisita egiteagatik. Aukera ezin […]
Gehiago irakurri
Eragintza Fundazioaren 2023-25 Plan Estrategikoaren esparruan, Kableatu, Azaleztapen eta Lorezaintzako zentro okupazionalak espazio berri eta bakar batean batu dira. Eragiketa honen helburua Zentro Okupazionalen erabiltzaileen eskaintza modernizatzea eta zabaltzea da. Gela berriek, besteak beste, honako hauek dituzte: prestakuntza-gelak, informatika-gela, musikoterapia eta txakurrekiko terapiarako gela balioaniztuna, bilera-gelak, atseden-gela, kirola egiteko gune estalia, aldagelak edo 240m2-ko berotegia, […]
Gehiago irakurri
Pasa den ostiralean, maiatzaren 31an, Zamudioko kiroldegian futbitoko Geurea Ligako azken festa ospatu zen. Lehiaketa denboraldi luze baten ondoren, Geurea Ligan parte hartzen duten talde guztien ordezkaritza zabalak, horien artean Eragintza Fundazioarenak, ospakizun eta adiskidetasun jardunaldi batez gozatu zuten. Eguneko ekitaldirik aipagarrienak – Athletic Club Fundazioaren taldeak eta Geurea Ligako taldeen selekzioak walking-football erakustaldi partida […]
Gehiago irakurri
Eragintza Fundazioak txakurrekin lagundutako terapia jarri du martxan. Esku-hartzea pertsona edo erabiltzaile talde bakoitzaren behar espezifikoetara egokituko da. Proposatutako esku-hartzea terapia-txakur batekin edo birekin programatutako saioak izango dira, eta Eragintzako talde teknikoak ezarritako helburuak lortzera bideratuta egongo da. Esku hartzeko bi maila Egin beharreko esku-hartzearen helburuak bi mailakoak izan daitezke (sakontasunaren eta dimentsioaren arabera landu […]
Gehiago irakurri
Eragintza Fundazioaren helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei gizarteratzen eta laneratzen laguntzea da. Erabiltzaileen artean profil asko daudenez, errealitate bakoitzari egokitutako ibilbide pertsonalizatua egiten da, eta, ibilbide horretan, gizarteratzeko eta laneratzeko banakako prozesuetan aurrera egiteko urratsak adosten dira. Aukeren artean Kableatuko Zentro Okupazionala dago, non Meco eta Orkly bezalako enpresentzako zirkuitu elektrikoen muntaketak egiten diren. […]
Gehiago irakurri