Albisteak

Aste honetan enpresekin berriro elkartu gara, oraingoan Mungialdean. Mungiako Behargintzak antolatuta , Ager Izagirre alkate eta Nagore Torre Ureta zinegotziaren presentziarekin, Eragintza proiektua aurkeztu genuen Bizkaiko enpresen eta gaixotasun mentala duten pertsonentzako lan tresna gisa. Eragile ekonomiko horien sentsibilizazioa efektuaz gain, oso positiboa izan zen gaixotasun mentala duten pertsonen lan-inklusioa ahalbidetzen duten lankidetza jorratzeko ere. […]
Gehiago irakurri
Azaroak 23tik Abenduak 3arte Eragintzako Ahobizi eta Belarriprest garenok Euskal Herria osoan zehar burutuko den Euskaraldia ekimenarekin bat egingo dugu.
Gehiago irakurri
Pasa zen Azaroak 8an, gure eredua ezagutzeko, San Luis Zentroko ikasleen bisita jaso genuen. Gizarte Integrazioko ikasleek interes haundia erakutsi zuten eredua zein lan orientazio eta lan insertzioagatik.
Gehiago irakurri
Carolina Fraile eta Eneritz Bengoetxeak, erabiltzaile eta Lagundutako Enpleguan espezialista gisa, lan insertziorako diharduten esperientzia azaldu zuten. Haiekin batera VUSA enpresaren izenean, Antton Luengok bere gogobetetasuna adierazi zuen Eragintzaren laguntza eta Carolinaren lanagatik.
Gehiago irakurri
Urriak 31an Galdakaoko Coca-Cola enpresan egon ginen hango produkzio sistemak eta antolakuntza ezagutzeko.
Gehiago irakurri
Bekoetxe eguneko zentroko teknikariak gure proiektua ezagutu eta esperientziak partekatzeko bisitan egon ziren. Zentro hori burmuineko kalteak dituzten pertsonei zuzenduta dago eta Bizkaiko Foru Aldundiko IFASena da.
Gehiago irakurri
Aurten ere Foroan parte hartuko dugu. Honetan tailer zabal bat antolatu dugu enplegu eta eragozpenak gaixotasun mentala duten emakumeentzat. Urriak 9an Izaskun Landaida, Emakundeko burua eta Itziar Urtasun, Bilboko Udalean berdintasun zinegotzia, andereek Foroa aurkeztu zuten erakundeetako partaide askok lagunduta. Ezinbestekoa dugu espazio hau ezberdintasuna salatu eta gainditzeko.
Gehiago irakurri
Urriak 3an, Global Social Economy Forumeko lantalde baten bisita eduki genuen. Labour and Social Inclusion in Mental Disorders by public and private institution cooperation tituloarekin gure helburu eta proiektua adierazi genien. Oso esperientzia emankorra izan zen.
Gehiago irakurri
Urriak 1 eta Urriak 3 bitarte Global Social Economy Forumen parte hartzen ari gara. Eragintzaren eredua azalduko dugu.
Gehiago irakurri
Audio post format was chosen but no embed code provided. Please fix this by providing it.
Irailak 20an Eragintzak Cordobako Radio XXII irratiko Manos a la obra saioan parte hartu genuen, gure ekarpen sozial eta proiektuez hitz egiteko.
Gehiago irakurri