Albisteak

Gaur, beharrezko babes eta higiene neurriak kontuan hartuta, Lanbidek eta Europako Gizarte Funtsak finantzatutako proiektu bereziei heldu zaie berriro. Erabiltzaileek Zerbitzu Orokorretako Laguntzaileen Eta Datu Grabatzaile profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko lan egingo dute. Eragintzak bere esku dagoena egiten jarraituko du erabiltzaileen laneratzea bultzatzen jarraitzeko.
Gehiago irakurri
Azken hilabeteetan gure zerbitzuak telefonikoki eman ditugu, gure erabiltzaileek lana aurkitzeko aukerarik gal ez zezaten. Gaur, pausu bat gehiago emateko eguna iritsi da. Segurtasun eta higiene neurri guztiak hartuta, Lan Orientazio Zerbitzua modu presentzialean lanean hasiko da. Guztion artean lan eginez, egoera honi aurre egingo diogu.
Gehiago irakurri
Zentroak
Bizkaiko Foru Aldundiaren agindueri jarraituz, Eragintza Fundazioaren lau zentru okupazionalek bere ateak ireki dituzte gaur. Gure erabiltzaileen ongizatea momentu oro zainduko dugu, segurtasun neurriak hartuz eta beharrezko NBE-ak emanez. Guztion elkarlanari esker, normaltasunera itzuliko gara.
Gehiago irakurri
Logoa. Eragintza Fundazioa
Egoera sozio-sanitario larri honetan, Eragintza Fundazioak lanean jarraitu du. Esfortzu honi esker, Alarma Egoeran ere, kontratazio berriak lortu dira; bai enplegu babestuan (5 postu) eta ohikoan ere (7 postu).
Gehiago irakurri
Maiatzaren 5ean Lavaninduko Kontseiluko presidenteak, Carlos Castellanos jaunak, Eragintzako EEE bisitatu zuen, Gorka Rojas kudeatzailearekin, eta Begoña Errazti  Fundazio horretako Zuzendari Nagusiarekin batera, langileekin bildu zen eta eskerrak eman zizkien, COVID-19ak sortutako pandemiagatik pasatzen ari garen une zail honetan egindako lanagatik.
Gehiago irakurri
Maiatzak 11tik, astelehena, Eragintzako  Zentro Okupazionalak  irekita daude, prestakuntza eta praktika profesionala aurrez aurre jarraitzeko. Azaleztapenak, Ikuzketak, Kableatuak eta Lorazaintzak beren jarduera errekuperatzen dute prebentzio eta segurtasun neurriekin. Ongi etorriak!
Gehiago irakurri
Elkartasuna ariketa batean, Alonsotegiko Layfil enpresak maskarak eman dizkigu gure erabiltzaileentzat. Gure esker onak Layfil, bihotz bihotzez
Gehiago irakurri
Garai bereziek, betebehar berriak eta beharrizan bereziak eskatzen dituzte. Covid 19 ak sortutako krisialdian Eragintza Fundazioak bere eskuetan dagoen dena egin du bere erabiltzaileei laguntza eta babesa emateko: telefonoz jarraipenak (laguntza psikologiko indibidualizatua eta familiarra, errutinak mantetseko eta seguntasunerako neurriak emanez, orientazio laborala), enpresekin prospekzio eta intermediazioak, lanean dauden erabiltzaileei laguntza eman (segurtasun neurrien inguruan, […]
Gehiago irakurri
Apirilaren 29 eta 30 ean, Eragintza Fundazioak, CIISE 2020 online ospaturiko “Hezkuntza eta Inklusio Sozialaren inguruko II. kongresu internazionalean” parte hartuko du. Eneritz Bengoetxeak, Bideratu programaren inguruko ponentzia emango du, programaren oinarriak eta emaitzak azalduz. 
Gehiago irakurri
Birusa sufrimendua, giza galerak eta gaixotasuna sortzen ari da gure gizartean, kostu haundiekin gizakiengan,gizartean eta ekonomian ere. Hemendik gure errespetua erakusten diegu sufritzen ari diren persona guztiei eta, bereziki, hil direnei eta haien familiei. Goian beude! Era berean, gure esker ona helarazi nahi diegu denok aurrera jarraitzeko aukera ematen digutenei: erakundeak,  osasun arloko langileak eta […]
Gehiago irakurri