Albisteak

Beste urte batez, Arraunlari Beteranoak antolatzen duen ekimenari esker, arraun ikastaroa izan genuen irailaren 25ean. Elkarte horretako arraunlariek beren  kirola maite dutela erakusten diete gainerakoei modu altruistan kurtsoak emanez. Argazkietan ikus daitekeenez, Eragintzako pertsonek goiz bat eman zuten lehorrean eta Bilboko itsasadarrean arraunketa praktikaren hainbat alderdi ikasten eta praktikatzen. Eskerrik asko arraunlari beteranoak!!!    
Gehiago irakurri
  Irailean prestakuntza-jarduerak  hasi dira berriz Eragintzan  . Gure helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak laneratzea izanik, curriculuma eta lanbidea hobetzera bideratuta daude, Gure datuek erakusten digutenez, enplegu babestuaren eta arruntaren eskuragarritasun-maila handiena jarduera ekonomikoaren hainbat eremutarako prestakuntza espezifiko homologatuak eta/edo arautuak egitearekin lotuta dago. Horregatik, enpresetan ere prospekzioak egiten ditugu, eta horrek gaixotasun mentala […]
Gehiago irakurri
EHLABEren esparruan, kontabilitate sozialera egokitzeko behar diren prestakuntza eta mekanismoak garatzen hasi gara, hau da, desgaitasunaren eta enpleguaren erakunde gisa eskaintzen dugun balio soziala kalkulatzea. Eta, gure aldetik, Eragintzaren kasuan, baita ere. Finantza-ereduaren balioaren logikatik euskal gizarteari eta, bereziki, gure interes-taldeei ematen diegun balio sozialera igaro nahi dugu, ikuspegi integral eta sistematizatu batetik. Hori guzti […]
Gehiago irakurri
  Atzo, Irailak 15, lan-bilera bat egin zen Gureak Gipuzkoako egoitzan, EHLABEren Batzorde berria  Enplegu Sailaren ordezkariekin, Idoia Mendia Sailburua buru zelarik. Alde batetik, EHLABEko Batzorde berria aurkeztu zen eta , bestetik, desgaitasun sektorearen kezka, arazo , proiektu eta ideaiak planteatu ziren. Hantxe, Sailburua bera, Alfonso Gurpegi (Enpleguko Sailburuordea) eta Gloria Mugica (Lanbideko Zuzendaria) eta, […]
Gehiago irakurri
Irailak 1tik hemen gaituzu berriro ! Zerbitzu guztiak martxan ditugu eta Formakuntzako kurtsoak Irailak 6tik aurrerantz.
Gehiago irakurri
Abuztuan zehar Eragintza itxita egongo da, oporrtean. Hala eta gustiz ere, zeozer behar baduzu, gure eragintza@nulleragintzafundazioa.eus emailera idatzi. Gozatu eta deskantsatu
Gehiago irakurri
Gure memorian 2020. urtea markatuta geratuko da, DBEOk mundu osoan eragin zuen egoera soziosanitario larria dela eta. Nahiz eta orduan kontratazioetan emaitza positiboak lortu, eta 2021. urtean, sektore guztietan zaila izaten ari den arren, oraingoz Eragintzak buruko gaixotasuna duten pertsonentzat lortutako kontratuen kopurua hobetu egin dela azpimargatzen dugu. Konparazio bat eginez  eta azken hiru urteetako […]
Gehiago irakurri
Eragintzan, laneratu aurreko prestakuntzan oinarrituta, kalitatezko laneratzea lehenesten dugu. Horretarako, Administrazio Publikoko LEPetan parte hartzeko gure erabiltzaileak prestatzen ditugu urtero. Bizkaiko Foru Aldundiko LEPak bere fruituak eman ditu Ingurumen Sailean gure erabiltzailetariko bat kontratatua izan delako. Uztailaren 20an hasiko da lanean eta Eragintza Fundazioko lan-prestatzaile baten laguntza izango du lanpostura egokitzeko eta lanpostuan mantentzeko. Enplegu Lagundurako Unitatearen […]
Gehiago irakurri
Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen laneratzea errazteko kurrikuluma hobetzea funtsezkoa da. Horregatik, eta gure erabiltzaileei prestakuntza kualifikatzailea eskaini ahal izateko, 2018tik Eragintzak urtero parte hartzen du Lanbideren proiektu berezien deialdian. Ekainaren 22an amaitu zen profesionaltasun-ziurtagiriaren prestakuntza teorikoa, datuak eta dokumentuak grabatzeko eta tratatzeko eragiketetan. Ikasleen %100ak gainditu du ikasturtea eta uztailean 80 orduko praktikak egingo dituzte […]
Gehiago irakurri
Estatuan lan-orientazioan jarduten duen Randstad Fundazioko ordezkariek osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak laneratzeko Eragintza proiektua ezagutu nahi izan zuten. Uztailaren 2an egindako lan-bileran, erakunde bakoitzeko 3 ordezkarik parte hartu zuten (Eragintzatik Carol Del Campo, Marta Gastelu-Iturri eta Begoña Errazti eta Randstadetik Teresa Cordente, Eva Casanova eta Irene Vicente), eta desgaitasuna duten pertsonen enpleguak Estatuan gaur […]
Gehiago irakurri