Albisteak

Lehendabizi, Asier Vitoriari eskerrak eman nahi dizkiogu elkarrizketa hau eskaini izana, EHLABEren eta desgaitasuna duten eta gaixotasun mentalak dituzten pertsonen gizarte-lan inklusioaren munduaren ezagutzan sakontzeko. Eragintza sare honen parte da. Asier Vitoria bertako Presidente eta Gureakeko Zuzendari Orokorra da. Hemen gure galderak: EHLABE euskal gizartearentzat erreferente den entitate bat da, Administrazio Publikoaren lehentasunezko interlokutorea eta […]
Gehiago irakurri
Aste honetan gure Lanberri proiektuen auditoria positiba izan dugu (Bizkaiko Foru Aldundiaren lan-aukerak sustatzeko programa). Programa horrekin, Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sailak enplegua sustatzen du, laneratzen laguntzeko prestakuntza-jarduerei lagunduz. Gure kasuan, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei. Uste dugu, eta badakigu, literatura zientifikoan erakusten den bezala, enpleguak balio-trukea sustatzen duela gizartean, eta osagai garrantzitsua dela sozializazioan […]
Gehiago irakurri
Datorren asteazkenean, Martxoak 9, Eragintzaren proiektuak entzungarri Bizkaia Irratian. Bizkaia Irratiaren helbidea honakoa duzu: http://www.bizkaiairratia.eus/
Gehiago irakurri
Achucarro Basque Center for Neuroscience elkarteak jardunaldi bat antolatu zuen Emakume eta Neska Zientzilarien Nazioarteko Egunaren inguruan. Bertan, zientzialari batzuek parte hartu zuten, eta emakumeek zientzia eta teknologian duten lidergoari eta zailtasunei buruzko esperientziak eta proiektuak kontatu zituzten. Horien artean, Deustuko Unibertsitateko Acebo Garcia Guerrero Doktorea, Deustuko Unibertsitateko Neurolabekoa. Bere hitzaldian Eragintzarekin elkarlanean garatzen ari […]
Gehiago irakurri
Eragintzako Lorezaintzako Zentro Okupazionalak ondoren lan-munduan sartuko diren profesionalak prestatzen ditu, bai enplegu arruntean bai babestuan. Basaurin dago, eta bertan hainbat jarduera egiten dituzte, hala nola baratzezaintza, mintegi eta ofizioko prestakuntza-lanak, eta lorezaintzako obrak egiten dituzte eremu pribatuan eta publikoan. Bizkaiko hainbat tokitara iristen gara, hala nola Enpresei, eta beren lorategiak baldintzarik onenetan eduki nahi […]
Gehiago irakurri
ASAFES ( Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkartea) eta ERAGINTZA,  lankidetza historia luzea dugu, Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko interes partekatuak batzen gaituztelako. Eta, zehazki, haiek gizartaratzeko eta laneratzeko. Ildo horretan, ASAFESen zentro okupazionaleko plazak eta jarduerak handituko dituztenez, elkarlana indartu dugu,  Vanesa Vadillo, gerentearekin eta Arrate Gastiain zentro okupazionaleko arduradunarekin […]
Gehiago irakurri
Osasun mentala indartu eta ziurtatu egin behar da gure gizarteko esparru guztietan. Eta, horien artean, Hezkuntza funtsezkoa dugu, bai pertsonen formakuntza eta bizitza hobetzeko, oro har, bai, bereziki, osasun mentaleko arazoak dituztenenak. Duela gutxi, web orri honetan bertan, Ibilbide izeneko Eragintzako proiektu berriaren berri eman genuen. Helburua: ikasteko zailtasun handiak dituzten 16 eta 18 urte […]
Gehiago irakurri
Otsailaren 2an, Azkoitiko Izarraitz zentroko ikasketa-talde baten bisita izan genuen, Eragintzaren proiektua ezagutu eta haien  espezializazio profesionala osatzeko asmoz. Gure ezagutza eta esperientzia partekatzea Eragintzaren balioetako bat da; gure ustez,   pertsona guztiak berdintasunean bizitzea eragozten dituen estigmak eta autoestigmaren kontra baliogarria baita. Leirek, Sarak eta Mikelek  buruko osasunarekiko eta gaixotasun mentala duten pertsonen gizarteratzearekiko eta […]
Gehiago irakurri
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko profesionalekin gure kolaborazioa sendotzen jarraitzen dugu. Atzo Basurtuko Ospitaleko gizarte laguntzailea den Yaiza Vitoriak Eragintza Fundazioko Zerbitzu ezberdinak ezagutu ahal izan zituen. Lorazaintza eta Ikuzketako Zentro Okupazionalak bisitatu zituen,  prestakuntzarako eta jardunbide profesionalerako aukera ematen duten lan munduan sartzeko zubiak.  
Gehiago irakurri
Eragintza Fundazioak IBILBIDE proiektua jarriko du abian laster, ondoez psikologikoren bat edota osasun mentalarekin lotutako arazoren bat duten gazteen beharrei erantzuteko. Desgaitasunaren eremuan kokatuta dago, eta lan-merkatuan sartzea edo hezkuntza-sistemara itzultzea erraztera bideratuta dago. Helburua 16-18 urte bitarteko pertsonak gizarteratzea eta laneratzea da, baldin eta ikasteko zailtasun handiak badituzte, osasun mentalaren problematikarekin lotuta badaude eta […]
Gehiago irakurri