Albisteak

Eragintza Fundazioak bINKLUSIon programaren esparruan bere esperientziaren berri eman zuen, Euskalitek antolatutako Europako Kalitatearen Astearen jardunaldietan. Eragintzak BFAko Gizarte Ekintzak Euskaliten laguntzarekin bultzatutako bINKLUSIon programa eta emandako pausoak nabarmendu zituen, hala nola Euskaliteko kudeaketa aurreratuaren diploma edo brontzezko A, besteak beste. Programa honen helburua da gizarte-ekintzako erakundeen kudeaketa hobetzeko baliabideak ematea, prestakuntza eta plan indibidualizatuen […]
Gehiago irakurri
Igandean, urriaren 22an,  Basauriko Udalaren, bertoko merkatari eta argazkigintzaren elkarteen eta Deia egunkariaren laguntzarekin, Bridgestone enpresak antolatutako argazki-maratoia egin zen Basaurin. Oraingo honetan, bildutako diru guztia Eragintza Fundazioari eman zitzaion, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratzearen eta laneratzearen aldeko lana ikusarazteko eta laguntzeko. Eragintza Fundazioa osatzen dugun pertsona guztien izenean, eskerrak ematen dizkiegu erakunde antolatzaileei […]
Gehiago irakurri
Eragintza Fundazioaren helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei gizarteratzen eta laneratzen laguntzea da. Helburu hori lortzeko, erabiltzaile bakoitzaren ezaugarri espezifikoak kontuan hartuta, banakako plan bat egiten da, non Eragintzako erabiltzaileen gaitasunak eta beharrak kokatzen diren zentroan, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbidean aurrera egiten saiatzeko. Errealitate desberdinak kontuan hartuta, oinarrizko prestakuntzatik hasita,  profesionaltasun-ziurtagiriak, edo  lorezaintzako, ikuztegiko, azaleztapeneko […]
Gehiago irakurri
Eragintza Fundazioak lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu EHUrekin eta Kataluniako Oberta Unibertsitatearekin, hainbat graduetako ikasleei praktikak egiten laguntzeko. Oraingoan, Julene Gómez Aretxabala, EHUko Gizarte Hezkuntzako graduko ikaslea, eta Jon Segura del Frago, Kataluniako Oberta Unibertsitateko Psikologia Graduko ikaslea, ari dira praktikak egiten Eragintzan. Eragintza Fundazioaren zerbitzuak eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratze eta laneratze prozesuak ezagutzeko […]
Gehiago irakurri
Datorren urriaren 10ean ospatuko den Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunaren testuinguruan, Eragintza Fundazioak jardunaldi bat antolatu du gaur “Ahalegina aitortuz” izenburupean. Jardunaldi honetan, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonek lan-merkatuan modu aktiboan parte hartzeko duten eskubidea aldarrikatu da, eta, halaber, jendaurrean balioan jarri da beren enplegagarritasun-prozesuetan egindako ahalegina. Mari Luz Soutok eta Igor Gonzalezek, Eragintzako erabiltzaileek, lan-merkatuan […]
Gehiago irakurri
Deustuko Unibertsitateak, Deusto alumni-ren bitartez, Hezkuntza Mundutik Lan Mundurako Trantsizioa izeneko programan parte hartzeko aukera ematen du. Programa honekin bat egin du Eragintzak, titulatu berriak enpresetan prestakuntza praktikoa egin ahal izateko. Alde honetatik, Eragintzak Deustuko Unibertsitatearekin eta Maider Alcaraz Olasolo eta Elisa Escobal Diez psikologian graduatu berriekin hitzartu du gure fundazioan praktika profesionalak egitea. Eragintzako […]
Gehiago irakurri
Eragintza Fundazioaren helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak gizarteratzea eta laneratzea da, eta horretarako,  funtsezkoa da lurraldeko enpreseekin gertuko harremana izatea. Horretarako, Caritasi lotutako ekonomia sozial eta solidarioko erakundeen sarea dan KOOPERA-ra hurbildu gara: gizarteratze enpresak, fundazioak eta gizarte ekimeneko kooperatibaz osatuta. Kasu honetan, Mari Luz Ferro Kooperako koordinatzaile nagusiarekin elkartu gara. Topaketaren helburua izan […]
Gehiago irakurri
Eragintza Fundazioaren helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak gizarteratzea eta laneratzea da. Hainbat txostenek agerian uzten dutenez, osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeek zailtasun handiagoak dituzte lan-merkatuan sartzeko eta bertan mantentzeko orduan, beraz,  Eragintza Fundaziotik jarduera espezifiko bat garatzen dugu haiekin. Esparru honetan, erabiltzaileak SARETU programaren inguruan biltzen dira; belaunaldien arteko emakume-taldea da, eta haien ahalduntzea […]
Gehiago irakurri
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak eta Eragintza Fundazioak, bi erakundeen artean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan, Eragintzare programak BOMS-eko profesionalen aurrean aurkezteko jardunaldi bat antolatu dute, elkarren artean dagoen aliantza indartzeko asmoz. Lan-topaketa honi ongietorria Aratxu Lozanok egin dio, BOMS-eko zuzendari gerenteak, eta itxiera Jose Ignacio Landaluce zuzendari medikoaren eskutik etorri da. Eragintzako taldea bi erabiltzailek osatu dute, […]
Gehiago irakurri
Berriro ere, eta Fundacion Athletic Club Fundazioaren laguntzari esker, kirol anitzeko emakumeen taldea martxan dago. Ostegunetan bilduko da, 12:00etatik 13:00etara, Bilboko Club Deportivon eta ez da beharrezkoa aldez aurretik kirola egiteko ohiturarik izatea. Eskolak urriaren 5ean hasiko dira eta izena eman nahi duenak eragintza@nulleragintzafundazioa.eus e-postaren bidez edota 944 231 693 telefonora deituz egin dezake. Oraingo […]
Gehiago irakurri