Eragintza Fundazioak Eusko Jaurlaritzaren gizarte-intereseko adierazpena jaso du

Eusko Jaurlaritzak interes sozialekotzat jo du Eragintza Fundazioa, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak laneratzen laguntzeagatik.

Eusko Jaurlaritzaren ustez, bai Eragintza Fundazioa, bai Hirube kooperatiba eta Munduko Medikuak GKEa ere aintzatetsita daude, eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak dira, ibilbide historiko eta emankorra bete dutenak, zerbitzu garrantzitsuak eskaintzen dituztenak eta Gizarte Interesekotzat jotzeko baldintzak betetzen dituztenak.

Eragintza Fundazioak 30 urte baino gehiago daramatza Bizkaian gaixotasun edo nahaste mentalen bat duten pertsonen laneratzea bultzatzen. Enplegu-zerbitzu eta -espazio berezien eskaintzarekin batera, Eragintzak laneratzeko sare bat osatu du hainbat enpresarekin, eta kolektibo horren laneratzearen garrantziari buruzko sentsibilizazio lana egiten du.

Eusko Jaurlaritzak Eragintza Fundazioak eta aintzatetsitako gainerako erakundeek gizarte duinago eta berdintsuagoa izateko egindako ahalegina azpimarratu du, eta, horregatik, Gizarte Intereseko Adierazpena merezi dute.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Eragintzak EHUko Enplegu Foroan parte hartu du Eragintzak desgaitasuna duten pertsonen kontratazioa sustatzeko CEBEKen jardunaldian parte hartu du