Irekita biltegiko jarduera osagarrien profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko izena emateko epea

Eragintza Fundazioak osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak lan-munduan integratzea du helburu.

Hau horrela izanda, laneratze-ibilbide barri bat jarri da martxan. Ibilbide honen bidez, biltegiko jarduera osagarrien profesionaltasun-ziurtagiri bat lortuko da, Lanbidek homologatua, eta, aldi berean, lan-orientazioko, lan-aktibazioko eta lan-bitartekaritzako ekintzetan parte hartuko da, lan-munduan sartzen laguntzeko. Hasierako data otsailak 3 izango da.

Biltegiko jarduera osagarrien PZ-aren ezaugarriak:

IFAP SLrekin lankidetzan emana, 170 orduko iraupena izango du eta 40 orduko praktikaldia enpresetan.

Hauetan parte hartzeko baldintza nagusia da % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-ziurtagiria izatea eta langabezian egotea.

Interesdunen aurretiko izen-ematea otsailaren 20ra arte egin ahal izango da, baldin eta plazak badaude, aurrez aurre gure instalazioetan, 944231693 telefonoaren bidez edo eragintza@nulleragintzafundazioa.eus posta elektronikoaren bidez.

Ibilbide hauek Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesioa eta Berdintasun Sailak sustatutako Lan Berri programaren barruan daude.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Eragintzak bere jarduerari ekin dio Gabon ostean Eragintza Fundazioak lan aurreko aktibazioarako moduloak eskaintzen ditu