Talleres Gallarretak Eragintzako Zentro Okupazionalak bisitatu ditu
Talleres Gallarretak Eragintzak Olan dituen zentro okupazionalak bisitatu ditu, Miren Ron eta Asier Balentziaren eskutik.
Ildo horretan, bi erakundeen arteko topaketa egin da, Eragintzako zentro okupazionalen aktibitate eta kokapen berria ezagutzeko. Era berean, elkarren arteko lankidetza indartzen jarraitzea erabaki da, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea ahalbidetzeko.
Giza Baliabideen arduraduna Miren Ron eta Zuzendari Teknikoa Asier Balentzia, Eragintzako zuzendari nagusi Izaskun Landaidarekin eta Programa eta Zerbitzuen zuzendari Carol del Camporekin bildu dira.
Leave a Comment