Eragintza Fundazioak bat egin du Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin

Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean, Eragintza Fundazioak hainbat jarduera antolatu ditu, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte berdinzaleago bat eraikitzeko konpromisoa erakusten jarraitzeko.

Ildo horretan, honako jarduera hauek programatu dira:

– Azaroaren 20an, asteazkenean, (Deustuko Udaltegian), SARETU proiektuaren esparruan, Eragintzako emakumeekin egindako saioa, Silvia Muriel adituak emana.

-Azaroaren 25ean, astelehenean, tratu onei eta tratu horietan laguntzeko moduari buruzko eztabaida izango da taldeetan.

-Azaroaren 26an, asteartean, (Deustuko Udaltegian, 12:00etan), Eragintzako hainbat taldetako gizonekin egindako jardueraren baitan, Gizonduz programaren eskutik, Maskulinitateei eta Berdintasunari buruzko saioa.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Eragintza Fundazioa osatzen duten pertsona guztiei parte hartzeagatik eta, era berean, eskerrak eman nahi dizkiogu Deustuko Udaltegiari saioak egiteko espazioa uzteagatik, eta, bereziki, Silvia Muriel ncuentra aholkularitzako eta Jabi Muñoz Gizonduzeko adituei, saio hauek ahalbidetzeagatik.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Eragintza Fundazioak Zentro Okupazionalen Batzorde Mistoa bultzatu du Erabiltzaileek iritzi berriak eman dituzte Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen eta Eragintzaren arteko lankidetza-hitzarmenaren esparruan