Eragintza Fundazioak Zentro Okupazionalen Batzorde Mistoa bultzatu du
2024ko maiatzean, Eragintza Fundazioaren 2023-25 Plan Estrategikoaren esparruan, Kableatze, Azaleztatze eta Lorezaintzako Zentro Okupazionalak espazio berri eta bakar batean bildu ziren. Eragiketa horren helburua zen instalazioak modernizatzea eta okupazio-zentroen erabiltzaileentzako eskaintza zabaltzea.
Testuinguru horretan, erabiltzaileen protagonismoa indartzeko eta baterako sorkuntzan aurrera egiteko, Batzorde Mistoa jarri zen abian, erabiltzaileek, profesionalek eta zuzendaritzak osatua, eta haren barruan hainbat erronkari erantzuten ari zaie.
Hilabete hauetan, besteak beste, honako erabaki hauek hartu ditugu:
– Zentroko bizikidetzarako arauak ezarri dira.
– Erabiltzaile berrientzako harreraren definizioan aurrera egin da, eta harrera-kit bat egin da.
– Erakundeek zentrora egingo dituzten bisitak antolatu dira, eta erabiltzaileei protagonismoa eman zaie zentroen aurkezpenean.
– Urriaren 10ari, Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunari; azaroaren 25ari, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunari, eta Gabonetako jaiari dagozkien programak antolatu dira.
Leave a Comment