Bizkaiko Foru Aldundiko Desgaitasun Zerbitzuko profesionalek Eragintzako zentro okupazionalak bisitatu dituzte
Bizkaiko Foru Aldundiko Desgaitasun Zerbitzuko profesionalen taldeak, psikologoez eta gizarte-langileez osaturik, Olga Maiz zuzendaria buru zuela, Eragintzako zentro okupazionalak bisitatu ditu, bi erakundeek sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan.
Hitzarmen horri esker, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eragintza Fundazioak osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eskura 90 plaza jartzen dituzte guztira zentro okupazionaletan, eta plaza horiek Eragintzak kudeatzen ditu.
Plaza horiek Lorezaintzako, Kableatzeko, Azaleztatzeko eta Garbitegiko lau zentro okupazionaletan daude banatuta, honako proportzio hauetan: 26 lanaldi osoan, 44 lanaldi erdian eta, lankidetza-esparru horretan, beste 20 plaza lanaldi erdian, Egokiplan programaren barruan. Programa hori narriadura kognitibo aurreratuagoa duten pertsonei zuzenduta dago, eta txakurrak, musikoterapia eta garapen kognitiborako jarduerak erabiltzen dituzten terapiak egiten dituzte.
Leave a Comment