Txurdinagako Eguneko Ospitaleko profesionalek Eragintzako Zentro Okupazionalak bisitatu dituzte

Txurdinagako Eguneko Ospitaleko profesionalek Eragintzako Lorezaintza, Kableatze eta Azaleztapen Zentro Okupazionalak bisitatu dituzte, egiten den lana bertatik bertara ezagutzeko eta, aldi berean, bi erakundeen artean dauden lankidetza-loturak indartzeko.

Zentzu horretan, Eragintza Fundazioak eskerrak eman nahi dizkie Yolanda Holgado gizarte langileari eta Laura Rodríguez terapeuta okupazionalari bisita eta elkarlanarengatik.

Eragintza Fundazioak Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearekin duen hitzarmenaren baitan kokatzen da bisita. Hitzarmen horren helburua da osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea eta, era berean, pertsona horiek gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbidean laguntzea.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Eragintzak izena emateko epea ireki du Lanbidek homologatutako garbiketako profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko ERAGINTZAk 2024ko Sari Solidarioak jaso ditu bere lanagatik