Eragintzak bere jarduerari ekin dio uda ostean
Eragintzak jarduerarekin hasi da udako oporren ondoren. Zerbitzu guztiak martxan daude: orientazio psiko-sozio-laborala, zentro okupazionalak, Ibilbide, bideratu.
Era berean, lan aurreko aktibazio-moduluak martxan jarri dira, eta abendura arte luzatuko dira. Horietako batean parte hartu nahi duten pertsonak irailaren 16ra arte jar daitezke harremanetan Eragintza Fundazioarekin, edo posta elektroniko honen bidez: eragintza@nulleragintzafundazioa.eus
Eskaintza hiru ataletan banatzen da:
– Lan aurreko trebetasunak:
* Lan-orientazio aurreratua.
* Informatika aurreratua.
* Gaitasun soziolaboralak.
– Ezagutzak indartzea
* Lanaren kudeaketa.
* Ofizioen prestakuntza.
* Ikasteko estrategiak.
– Gaitasunak indartzea
* Adimen emozionala enpleguari aplikatuta.
* Piezak muntatzea eta manipulatzea.
* Estimulazio kognitibo aurreratua.
Eragintza Fundazioaren helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei gizarteratze eta laneratze prozesuetan laguntzea da.
Erabiltzaileen artean profil asko daudenez, errealitate bakoitzera egokitutako ibilbide pertsonalizatua egiten da, eta gizarteratze eta laneratze prozesu indibidualetan aurrera egiteko urratsak adosten dira.
Alde horretatik, lorezaintzako, ikuztegiko, kableatzeko eta azaleztatzeko zentro okupazionaletan egiten den lanaz gain, Ikuztegiko Enplegu Zentro Berezian (Lavanindu) edo lan-merkatu babestuan edo arruntean sartzeko bideak esploratzeaz gain, laneratu aurreko aktibazio-moduluak egiten ditugu ibilbide horri ekiteko.
Leave a Comment