Eragintzak irailaren 3an jarriko ditu martxan lan aurreko aktibazio-modulu berriak

Datorren astelehenetik aurrera, irailaren 3tik aurrera, lan aurreko aktibazio-moduluak martxan jarriko dira, eta abendura arte luzatuko dira. Horietako batean parte hartu nahi duten pertsonak irailaren 2tik aurrera jar daitezke harremanetan Eragintza Fundazioarekin edo posta elektroniko honen bidez eragintza@nulleragintzafundazioa.eus

Eskaintza lau ataletan banatzen da (ikus erantsitako taula):

Lan aurreko trebetasunak

– Lan-orientazio aurreratua.

– Informatika aurreratua.

– Gaitasun soziolaboralak.

Ezagutzak indartzea

– Lanaren kudeaketa.

– Ofizioen prestakuntza.

– Ikasteko estrategiak.

Gaitasunak indartzea

– Adimen emozionala enpleguari aplikatuta.

– Piezak muntatzea eta manipulatzea.

– Estimulazio kognitibo aurreratua.

Eragintza Fundazioaren helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei laguntzea gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuetan da.

Erabiltzaileen artean profil asko daudenez, errealitate bakoitzera egokitutako ibilbide pertsonalizatua egiten da, eta gizarteratzeko eta laneratzeko prozesu indibidualetan aurrera egiteko urratsak adosten dira.

Alde horretatik, lorezaintzako, ikuztegiko, kableatzeko eta azaleztatzeko zentro okupazionaletan egiten den lanaz gain, Ikuztegiko Enplegu Zentro Berezian (Lavanindu) edo lan-merkatu babestuan edo arruntean sartzeko bideak esploratzeaz gain, laneratu aurreko aktibazio-moduluak egiten ditugu ibilbide horri ekiteko.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Eragintzak 76 lan-kontratu arrunt kudeatu zituen 2023an Eragintzak bere jarduerari ekin dio uda ostean