Familiek zentro okupazional berriak bisitatu dituzte
Eragintzako erabiltzaileen familiek OLAko Lorezaintza, kable eta azaleztapeneko Okupazio Zentroen instalazio berriak bisitatu dituzte.
Eragintzaren helburua, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei laguntzea gizarteratze- eta laneratze-prozesuetan da. Horretarako, eta erabiltzaile bakoitzaren inguruabarrak kontuan hartuta, ibilbide indibidualizatuak egiten dira. Prozesu hauetan, familien zeregina funtsezkoa da.
Horregatik, topaketa bat antolatu dugu, eta, bertan, haien iritzia jaso dugu, hobetzen jarraitzeko aukera emango diguten gaiak identifikatzeko, betiere erabiltzaileak erdigunean jarriz.
Eragintza Fundaziotik izugarri eskertzen dugu egun honetan parte hartu izana eta, bereziki, beraien inplikazioa.
Leave a Comment