Eragintza Fundazioa, EHLABEko idazkaritzan

EHLABE desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzen duten Euskadiko 15 erakunde biltzen dituen irabazi-asmorik gabeko euskal elkartea da.

Eragintzak, EHLABEko kide den aldetik, maiatzaren 27an egindako batzarrean parte hartu du. Bertan, besteak beste, ekainera eguneratutako 2024 Kudeaketa Planaren berri eman da, 2023 Gardentasun Txostena eta 2023 EHLABE kontuak onartu dira. Halaber, karguak berritu eta honela geratu dira: Gureakeko Asier Vitoria Lehendakaritzan, Indesako Ander Eguidazu Diruzaintzan, eta Idazkaritzan, Eragintza Fundazioko Izaskun Landaida.

Topaketa Ilunion San Mames hotelean izan zen.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Ahaldun Nagusiak Eragintzako Zentro Okupazionalak bisitatu ditu Eragintzak ezagutzaren kudeaketari buruzko hausnarketa egiten du