Ahaldun Nagusiak Eragintzako Zentro Okupazionalak bisitatu ditu
Bizkaiko Ahaldun Nagusia den Elixabete Etxanobek Eragintza Fundazioaren Zentro Okupazionalak bisitatu ditu, Amaia Antxustegi, Gizarte Ekintzako diputatuarekin batera.
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eragintza Fundazioak hitzarmen bat sinatu dute, eta, horri esker, 90 plaza jartzen dira osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eskura Lorezaintza, Azaleztapen, Ikuztegi eta Kableen Zentro Okupazionaletan.
Hitzarmenaren esparruan, 20 EGOKIPLAN plaza kudeatzen dira, beteranoagoentzat edo narriadura kognitibo handiagoa dutenentzat, eta 70 plazak zentro okupazionaletan banatuta, 26 lanaldi osoan eta 44 lanaldi erdian.
Osakidetzak diagnostikatutako buru gaixotasun kronikoa duten pertsonei zuzenduta dago zerbitzua, baldin eta % 33ko edo gehiagoko ezintasun maila badute eta, gainera, mendekotasun gradua aitortuta badute.
Eragintzatik eskerrak eman nahi dizkiegu Elixabete Etxanobe eta Amaia Antxustegiri OLAko lorezaintza, kableatua eta azaleztapeneko Zentro Okupazionaletara egindako bisitagatik, eta, bereziki, erabiltzaileei adierazitako interesa eta arretagatik.
Leave a Comment