Eragintzako kableatuko zentro okupazionalak Meco eta Orklyren bisita izan du

Eragintza Fundazioaren helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei gizarteratzen eta laneratzen laguntzea da.
Erabiltzaileen artean profil asko daudenez, errealitate bakoitzari egokitutako ibilbide pertsonalizatua egiten da, eta, ibilbide horretan, gizarteratzeko eta laneratzeko banakako prozesuetan aurrera egiteko urratsak adosten dira.
Aukeren artean Kableatuko Zentro Okupazionala dago, non Meco eta Orkly bezalako enpresentzako zirkuitu elektrikoen muntaketak egiten diren.
Biziki eskertzen dugu bisita hau eta Eragintza Fundazioan jarritako konfiantza.

Zentro okupazionalak, enplegu babestu edo arruntaren aurreko estadioa dira.
Ofizio bat ikasiz enplegu-bultzatzaile izan nahi dute, prestakuntza eta praktika lanekoen oso antzeko testuinguruetan ahalbidetuz. Horrela, erabiltzaile askorentzat entrenamendu garrantzitsua dira lan merkatu babestuan edo arruntean sartzeko.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Eragintza, ISEM Sareko osasun mentalaren aldeko jardunaldietan Eragintzak txakurrekin lagundutako terapia jarri du martxan