
Eragintzak “subcampeon”-ekin ospatu du liburuaren eguna
Eragintza Fundazioak liburuaren eguna ospatu du, apirilak 23, Zuhaitz Gurrutxagaren “subcampeon” liburuaren irakurketan sakonduz.
Abenduan, Euskararen Egunean, antsietatearen, depresioaren eta nahasmendu obsesibo konpultsibo larri baten aurkako testigantza aurkeztu zien Eragintzako erabiltzaileei, bai eta umorearen erabilera ere gainditze-prozesuan.
Izugarri eskertzen dugu “subcampeon” liburuan islatutako testigantza hori, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonek oraindik ere pairatzen duten estigma apurtzen laguntzen duen tresna baliotsua izateagatik. MILA ESKER, Zuhaitz!
Leave a Comment