Eragintzak familiekiko harremana sendotzen du familiEKIN programaren bidez

Eragintza Fundazioaren helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei  gizarteratze- eta laneratze-prozesuetan laguntzea da.

Erabiltzaile bakoitzarekin plan indibidualizatua egin ondoren, haren inguruabar pertsonaletara egokituta, ibilbide-orri bat ezartzen da adostutako helburuak lortzen saiatzeko.

Prozesua pertsonala bada ere, familiak eta hurbilekoak oso garrantzitsuak dira ezarritako helburuak lortzeko motibazioari eta laguntzari begira.

Hori dela eta, Eragintzak eskaintzen dituen programa guztien erabiltzaileen senideekin bildu gara, familiekiko harremana sendotzeko eta horrela, erabiltzaileei ezarritako helburuak lortzeko bultzada handiagoa emateko.

Eragintza Fundazioak izugarri eskertzen die familia guztiei beren laguntza eta lankidetza.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Eragintza Deustuko Salestiarrekin bildu da enplegurako prestakuntzan lankidetza bideak aztertzeko ERAGINTZAk KORRIKAko 1788. kilometroan parte hartuko du