Eragintzak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen du
Balioan jartzen du Fundazioko emakumeen ekarpen handia, euren laneratzeko prozesuen bidez atzetik datozenei bideak irekitzen.
Eragintza Fundazioan lan egiten dugu osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei beren laneratze-prozesuetan laguntzen. Zentzu horretan, jakin badakigu erabiltzaile guztiek zailtasun handiak gainditu behar dituztela lan-merkatura sartzeko orduan, eta bereziki agerian geratzen direla emakumeen kasuan.
Hala erakusten dute hainbat txostenek, esaterako Lanaren Nazioarteko Erakundearenak “Desgaitasuna duten emakumeen laneratzea” izenpean.
Hori dela eta, Emakumeen Nazioarteko Egunean, osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeen ekarpen izugarria balioesten dugu; izan ere, laneratzeko dituzten prozesuen bidez, atzetik datozenei bidea irekitzen. Hau honela izanda, Eragintzak osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeen sarbidea, garapena eta iraunkortasuna ahalbidetuko duen lan-merkatua aldarrikatzen du.
Era berean, gizonak berdintasuna lortzen inplikatzeko lanean jarraitzen dugu.
Eragintzak bultzatutako jarduerak
Esparru horretan, Eragintza Fundazioak, Berdintasun Batzordearen bitartez, hainbat jarduera antolatu ditu Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira:
– Eragintza SARETUko emakume erabiltzaileen taldearen topaketa Silvia Muriel Gomezekin, berdintasunean aditua eta saioen gidaria: “Emakumeen papera berdintasunaren bidean aldaketaren protagonista gisa”.
– Sentsibilizazio eta hausnarketa saio mistoak Eragintzako okupazio-zentroetan eta prestakuntza-tailerretan, Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan.
– Eragintzako erabiltzaile diren gizonekin topaketa, GIZONDUZ programaren eskutik: “Gizonen zeregina berdintasunaren bidean”.
– Erabiltzaileek Bizkaian antolatutako mobilizazioetan parte hartzea.
– Emakunderen kanpaina zabaltzea: Zuetaz harro!
Leave a Comment