Eragintzak bere proiektua aurkeztu du Deustuko Barrutiko Kontseiluan

Eragintza Fundazioak Deustuko Barrutiko Kontseiluan bere proiektua aurkezteko aukera izan du, bertan baitago fundazioaren egoitza.

Eragintzako zuzendari orokorrak, Izaskun Landaidak, Eragintza Fundaziotik eskaintzen diren zerbitzuen berri eman du agerraldian, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuetan laguntzeko helburua abiapuntutzat hartuta.

Eragintza Fundaziotik eskerrak eman nahi dizkiogu Barruti Kontseiluari aukera emateagatik, eta berriz ere gure laguntza behar duten pertsonen eskura jartzeko borondatea berretsi nahi dugu.

1 zenbakia, Deustuko Barrutiko Kontseilua

Bilboko udalerriaren lurraldea 8 barrutitan banatuta dago, eta horietako lehena Deustukoa da. Bertan, ordezkaritza-organoak egituratzen eta garatzen dira, hiribilduaren gobernuan herritarren parte-hartzea errazteko, biztanleek beren lurralde-eremuan dituzten interesen adierazgarri izateko eta udal-zerbitzuak emateko, Administrazioa bizilagunengana hurbilduz.

Egun, Gonzalo Olabarria da Kontseiluko burua, eta, alderdi politiko guztietako ordezkariez gain, beste bost kidek auzo-erakundeak ordezkatzen dituzte.

Informazio gehiagorako: https://www.bilbao.eus/cs/Satellite/bilbaoparticipativo/eu/consejos-distrito

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Eragintza Fundazioa eta Forum Sport kirolagatik elkartuta Eragintza Fundazioak eta Gallarreta Lantegiak bi erakundeen arteko lankidetza indartu dute