Eragintza Fundazioak Psikologia Deustuko Unibertsitateko ikasleak jasotzen ditu, graduko ikasketen esparruan praktikak egiteko
Eragintza Fundazioak lankidetza-hitzarmena sinatuta du Deustuko Unibertsitatearekin, psikologia graduko ikasleei praktikak egiten laguntzeko. Oraingoan, Markel Dermit eta Paula Velasko ari dira praktikak egiten.
Eragintza Fundazioaren zerbitzuak eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratze eta laneratze prozesuak ezagutzeko aukera izango dute.
Eragintza osatzen dugun pertsona-taldeak ongietorria ematen dizuegu eta gure laguntza osoa eskaintzen dizuegu zuen gradua lortzeko praktikak egingo dituzuen hilabete hauetan.
Leave a Comment