Eragintza Fundazioak euskarako Harrobi Diploma jaso du
Eragintza Fundazioak euskarako Harrobi diploma jaso du, kontuan izanda euskararen erabileran egindako lana zein aurrerapenak eta kanpoko ebaluazioaren ondorioz.
Orain arte Bikain ebaluazio sistema baino ez zegoen indarrean. Horren arabera hiru maila baino ezin zituzten lortu entitateek: oinarrizkoa, erdi-mailakoa eta goi-mailakoa.
Aurten onartutako dekretuari esker, horiez gain, beste bi aitortza gehiago dago, “Harrobi diploma” eta “Euskara barra barra” bereizgarriak gehitu baitzaizkie. Modu honetan, euskararen normalizazioa erakunde gehiagotara heltzeko apustua egiten da.
Bost aukera guztira
Esan bezala, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak “Harrobi” aintzatespen-diploma sortu du aurten, euskararen erabilera areagotzeko dinamikan lan egiten duten erakundeek egindako lana eta ahalegina aitortzeko.
Gauzak horrela, eskala ondoko hau izango da:
- Euskaraz Barra Barra
- Harrobi Diploma
- Bikain: oinarrizkoa
- Bikain: erdi-mailakoa
- Bikain: goi-mailakoa
Leave a Comment