Eragintza Fundazioak eta Arteche Taldeak jardunaldi bateratua egin dute GAITASUNAK IKUSTARAZTEKO Desgaituen Nazioarteko Egunaren harira

Desgaituen Nazioarteko Eguna dela eta, Eragintza Fundazioak eta Arteche Taldeak jardunaldi bateratua egin dute abenduaren 4an, industria-eremuan osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen laneratzea ikusarazteko. Bertan, bi erakundeek elkarrekin egindako lana balioan jarri da.

“Gaitasunak ikusaraziz” izenburupean, Maite del Castillok, Arteche Taldeko Giza Baliabideen Zuzendaritzako kideak, eman dio hasiera jardunaldiari. Jardunaldiaren testuingurua eta Osasun mentaleko arazoek eragindako desgaitasunaren esparruan egindako lanari buruz hitz egin du.

Eragintza Fundazioaren aurkezpena Izaskun Landaida, zuzendari nagusiaren, eta Carol del Campo, programen zuzendariaren eskutik iritsi da, fundazioan egiten den lanaren eta erabiltzaileei laneratzeko ematen zaien laguntzaren berri emanez.

Ondoren, mahai-inguru bat egin da, eta bertan parte hartu dute Marta Gastelu-Iturri Eragintza Fundazioko teknikariak eta Arteche taldeko langileak diren Aitor, Gonzalo, Sara eta Jonek. Guztion artean lan integrazioaren eta hau bultzatzeko talde-lanaren garrantziaz mintzatu dira.

Efemeridea 1992az geroztik

Abenduaren 3an Desgaituen Nazioarteko Eguna ospatzen da, Nazio Batuek 1992an izendatua, desgaitasuna duten pertsonen eskubideak eta ongizatea sustatzeko gizarteko esparru guztietan.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Eragintzak Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egiten du Zuhaitz Gurrutxagarekin BC3k dohaintza egin dio berriro Eragintza Fundazioari