Eragintzak Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egiten du Zuhaitz Gurrutxagarekin

Eragintzak bat egiten du Euskararen Nazioarteko Egunarekin eta ikuskizun desberdin bat antolatu du Zuhaitz Gurrutxagaren eskutik buruko osasunaz euskaraz hitz egiteko.

Ohikoa denez, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Esparru honetan, gaur, Eragintza Fundazioak ekitaldi desberdin bat antolatu du Zuhaitz Gurrutxaga futbol jokalari ohi eta gaur egun umoristarekin. Zuhaitz Gurrutxagak publikoki hitz egin du bere osasun mentaleko arazoei buruz, eta duela gutxi “subcampeones” argitaratu du, bere esperientziaren berri emanez.

Solasaldia aukera bikaina izan da edozein pertsonak osasun mentaleko arazo bat izan dezakeela lehen eskutik egiaztatzeko, baita goi-mailako kirolariek ere. Han ezagutu ditugu Zuhaitzek bere ibilbide profesionalean izandako gorabeherak, nola gainditu zituen, erabilitako estrategiak, laguntza eskatzearen garrantzia eta umorearen bidez nola egin zuen aurre. Era berean, agerian geratu da gai hauei buruz hitz egiteko premia handia dagoela estigmarekin bukatzeko.

Publikoaren artean, Eragintza Fundazioko erabiltzaileez gain, Deustuko ikastolako ikasleak ere izan dira.

Ikuskizuna Bizkaia Aretoko Arriaga gelan izan da, Janire Fragua Euskal Telebistako kazetariak gidatuta.

Eragintza Fundaziotik eskerrak ematen dizkiegu Janire Fraguari bere laguntzagatik, eta bereziki, Zuhaitz Gurrutxagari bere testigantza eta gertutasunagatik. MILA ESKER.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Eragintza Fundazioak bat egin du Agenda 2030 Euskadi Foroko GUNEAK espazioarekin Eragintza Fundazioak eta Arteche Taldeak jardunaldi bateratua egin dute GAITASUNAK IKUSTARAZTEKO Desgaituen Nazioarteko Egunaren harira