Eragintza Fundazioak bat egin du Agenda 2030 Euskadi Foroko GUNEAK espazioarekin
Eragintza Fundazioak, euskal gizarte zibileko eta erakundeetako eragile akademiko, zientifiko eta ekonomiko askorekin batera, Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzen laguntzeko lan egiteko konpromisoa hartu du. Zehazki, 80 erakundek baino gehiagok hartzen dugu parte espazioan.
GJH17-rekin (helburuak lortzeko aliantzak) bat etorriz, Eragintzan uste dugu ahaleginak batu eta lankidetza-esparruak indartu behar direla 2030 Agenda garatzeko.
Eragintza Fundazioaren helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei gizarteratzen eta laneratzen laguntzea da. Ildo horretan, eta helburu desberdinak lortzen laguntzeko lan egiten badugu ere, hala nola GJH1 (pobreziaren amaiera), GJH3 (osasuna eta ongizatea), GJH5 (genero-berdintasuna) eta GJH10 (desberdintasunak murriztea), lehentasunezkotzat jotzen dugu GJH8 helburua, lan duina eta hazkunde ekonomikoa lortzea bilatzen duena, inor atzean utzi gabe.
Leave a Comment