Eragintza Fundazioa FESLAN eta Ekonomia Sozialeko Kongresuan egon da

Eragintza Fundazioa stand propio batekin presente egon da, azaroaren 16an eta 17an, Donostiako Kursaalean burutu den FESLANen, Enplegu Azoka eta Gizarte Ekonomiaren Kongresuan.

Aipatutako erakustokian, Eragintzak fundazioari, dituen zerbitzuei eta lau zentro okupazionalei (garbitegia, lorezaintza, koadernaketa eta kableatzea) buruzko informazioa eskaini du, eta horrez gain, bere Garbitegiko Enplegu Zentro Berezia (EZB), Lavanindu, ezagutarazi du, bai eta merkatu arruntean egiten duen lana ere.

Esparru horretan, koadernaketa-zentro okupazionalean egindako hainbat pieza ere jarri dira ikusgai: eskuz egindako agendak, era guztietako kutxak, etab. Horiek guztiak enkargatu nahi dituenaren eskura daude.

Esperientziak partekatzeko aukera

FESLANen parte hartzeak aukera eman dio Eragintzari Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Ekonomiako enpresa garrantzitsuen esperientzia ezagutzeko, batez ere ingurune berezi batean garapen profesionalerako aukerak aurkitzeko eta eskatzen dituen profil profesionalak eta pertsonalak ezagutzeko duten garrantziagatik.

Gizarte Ekonomia funtsezko enpresa-segmentua da etorkizunari begira, eta palanka bat aldaketa garaian ekonomia eta gizarte-susperraldirako.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Eragintzak "Lan Berri"-ren datuak grabatzeko eta tratatzeko profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko prestakuntza jarri du abian Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin bat egiten du Eragintza Fundazioak