Eragintzak “Lan Berri”-ren datuak grabatzeko eta tratatzeko profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko prestakuntza jarri du abian

Hilaren hasieratik, “Lan Berri” programaren esparruan, datuak grabatzeko eta tratatzeko eragiketen profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko prestakuntza garatzen ari da Eragintza Fundazioaren egoitzan.
2024ko maiatzaren 3ra arte, astelehenetik ostiralera, ziurtagirian izena emandako pertsonek 450 ordu teoriko egingo dituzte guztira, hainbat modulutan banatuta: lan-aktibazioa, berdintasuna, gaitasun digitalak eta profesionaltasun-ziurtagiriko berariazko gaitasunak. Horiei 80 orduko praktika gehituko zaizkie enpresetan.

Lan Berri programa
Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak finantzatutako “Lan Berri” programak,  gizarteratzeko zailtasunak dituzten pertsonen enplegagarritasuna lortzea, besteak beste, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonena, du helburu.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Eragintza Fundazioak German Marshall Fund-eko bekadun talde bat hartu du Eragintza Fundazioa FESLAN eta Ekonomia Sozialeko Kongresuan egon da