Eragintzaren esperientzia entzungai EUSKALIT jardunaldietan
Eragintza Fundazioak bINKLUSIon programaren esparruan bere esperientziaren berri eman zuen, Euskalitek antolatutako Europako Kalitatearen Astearen jardunaldietan.
Eragintzak BFAko Gizarte Ekintzak Euskaliten laguntzarekin bultzatutako bINKLUSIon programa eta emandako pausoak nabarmendu zituen, hala nola Euskaliteko kudeaketa aurreratuaren diploma edo brontzezko A, besteak beste.
Programa honen helburua da gizarte-ekintzako erakundeen kudeaketa hobetzeko baliabideak ematea, prestakuntza eta plan indibidualizatuen bidez.
Alde horretatik, Eragintzak pertsona guztiei zuzendutako prestakuntzan 2020tik eman dituen urratsak nabarmendu zituen, eta, aldi berean, gauzatutako proiektu indibidualizatuen zerrenda. Hona hemen, laburbilduta:
2020
– 2019-2021 Plan Estrategikoaren aldaketa eta doikuntzak.
2021
– Eragintza Fundazioaren Berrikuntza Plana diseinatzea.
– Eragintza Fundazioaren Gizartearekiko Konpromiso Plana diseinatzea.
2022
– Eragintza Fundazioaren zerbitzu-zorroa berrikustea.
– Brontzezko A ebaluaziorako dokumentazioa prestatzea.
2023
– Zerbitzu-zorroa eguneratzea.
– Eragintza Fundazioaren Harrera Plana eguneratzea
– Prestakuntza-plan berria.
– Euskararekin lotutako helburuak ezartzea.
Leave a Comment