132 lan Eragintzaren aldeko Basauriko argazki-maratoian

Igandean, urriaren 22an,  Basauriko Udalaren, bertoko merkatari eta argazkigintzaren elkarteen eta Deia egunkariaren laguntzarekin, Bridgestone enpresak antolatutako argazki-maratoia egin zen Basaurin.

Oraingo honetan, bildutako diru guztia Eragintza Fundazioari eman zitzaion, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratzearen eta laneratzearen aldeko lana ikusarazteko eta laguntzeko.

Eragintza Fundazioa osatzen dugun pertsona guztien izenean, eskerrak ematen dizkiegu erakunde antolatzaileei eta fotomatoian parte hartu zuten pertsona guztiei erakutsitako babes guztiagatik.


Saritutako lanak
Lan irabazleak datozen asteetan jakinaraziko dira, epaimahaiaren balorazioaren ondoren.

Sariak honako hauek izango dira:

  1. saria: 300 €+ Bridgestone lote bat.
  2. saria: 200 €tako Basauriko Merkatarien Elkartearen saria + Hainbat produktudun lote bat.
  3. saria: 50 €ko opari-txartela + Bridgestone motxila bat.
Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Eragintzako erabiltzaileak Fundazioan izandako esperientzia kontatzen duen bideo baten protagonistak dira Eragintzaren esperientzia entzungai EUSKALIT jardunaldietan