Eragintzako erabiltzaileak Fundazioan izandako esperientzia kontatzen duen bideo baten protagonistak dira

Eragintza Fundazioaren helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei gizarteratzen eta laneratzen laguntzea da.

Helburu hori lortzeko, erabiltzaile bakoitzaren ezaugarri espezifikoak kontuan hartuta, banakako plan bat egiten da, non Eragintzako erabiltzaileen gaitasunak eta beharrak kokatzen diren zentroan, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbidean aurrera egiten saiatzeko.

Errealitate desberdinak kontuan hartuta, oinarrizko prestakuntzatik hasita,  profesionaltasun-ziurtagiriak, edo  lorezaintzako, ikuztegiko, azaleztapeneko eta kableatuko zentro okupazionaletan sartzeko aukera eskaintzen dugu, edo Ikuzketa Enplegu Zentro Berezian edo enplegu babestu eta arrunteko hainbat enpresatan lan egiteko aukerak aztertzen dira.

Ismene, Asier, Igor eta Mari Luz Eragintzako erabiltzaileak dira, eta Fundazioan duten esperientzia BIDEO batean islatu nahi izan dute, beste lankide askori ahotsa emanez. Eragintza Fundaziotik izugarri eskertzen ditugu testigantza hauek.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Eragintza Fundazioak EHUko eta Kataluniako Oberta Unibertsitateko ikasleak jasotzen ditu, graduko ikasketen esparruan praktikak egiteko 132 lan Eragintzaren aldeko Basauriko argazki-maratoian