Eragintza Fundazioak EHUko eta Kataluniako Oberta Unibertsitateko ikasleak jasotzen ditu, graduko ikasketen esparruan praktikak egiteko
Eragintza Fundazioak lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu EHUrekin eta Kataluniako Oberta Unibertsitatearekin, hainbat graduetako ikasleei praktikak egiten laguntzeko.
Oraingoan, Julene Gómez Aretxabala, EHUko Gizarte Hezkuntzako graduko ikaslea, eta Jon Segura del Frago, Kataluniako Oberta Unibertsitateko Psikologia Graduko ikaslea, ari dira praktikak egiten Eragintzan.
Eragintza Fundazioaren zerbitzuak eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratze eta laneratze prozesuak ezagutzeko aukera izango dituzte.
Eragintza osatzen dugun pertsona-taldeak ongietorria ematen dizuegu eta gure laguntza osoa eskaintzen dizuegu zuen gradua lortzeko praktikak egingo dituzuen hilabete hauetan.
Leave a Comment