Eragintza Fundazioak osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonek lan-merkatuan modu aktiboan parte hartzeko duten eskubidea aldarrikatu du
Datorren urriaren 10ean ospatuko den Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunaren testuinguruan, Eragintza Fundazioak jardunaldi bat antolatu du gaur “Ahalegina aitortuz” izenburupean. Jardunaldi honetan, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonek lan-merkatuan modu aktiboan parte hartzeko duten eskubidea aldarrikatu da, eta, halaber, jendaurrean balioan jarri da beren enplegagarritasun-prozesuetan egindako ahalegina.
Mari Luz Soutok eta Igor Gonzalezek, Eragintzako erabiltzaileek, lan-merkatuan parte hartzeko eskubidea aldarrikatu dute, “gure ongizate emozionalean eta autoestimuan dakartzan onurekin” . Lan bat izateak “askoz gehiago esan nahi du: askatasuna, autonomia eta bizitza duina izatea”, nabarmendu dute. Lanak, autonomia ekonomikoaz gain, eragin positibo handiak ditu haien osasunean.
Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioaren 26. artikulua da baldintza berdinetan lan egiteko eskubidea arautzen duena. Hala, Eragintzako zuzendari nagusiak, Izaskun Landaidak, adierazi duen bezala, beharrezkoa da osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonentzako lan-merkatu irisgarri bat, dauden tabuekin amaituko duen lan-kultura berri bat eta inklusiorako mekanismoak indartzen jarraituko duena.
Osasun Mentaleko estatuko Konfederazioak egindako 2022ko osasun mentaleko giza eskubideen egoerari buruzko azken txostenak adierazten du osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen kolektiboak duela enplegu-tasarik baxuena desgaitasun osoa kontuan hartuta: osasun mentaleko arazoak dituzten 10 pertsonatik 8k ez dute lanik.
Aintzatespenak
Eragintzako 130 erabiltzailek, fundazioaren hainbat programatan parte hartu dutenek, beren enplegagarritasun-prozesuetan egindako ahaleginagatik eta aurrerapenagatik aintzatetsi dute. Sariak Amaia Antxustegi Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako Diputatuak, Nora Sarasola BBK Fundazioko Gizarte Ekintzako zuzendari eta Eragintzako Patronatuko Presidenteak eta Susana Gonzalez Bizkaiko Foru Aldundiko Enpleguko Zuzendari Nagusiak eman dituzte.
Leave a Comment