Deustuko Unibertsitateak eta Eragintza Fundazioak bat egin dute ikasle titulatu berriei praktika profesionalak eskaintzeko

Deustuko Unibertsitateak, Deusto alumni-ren bitartez, Hezkuntza Mundutik Lan Mundurako Trantsizioa izeneko programan parte hartzeko aukera ematen du. Programa honekin bat egin du Eragintzak, titulatu berriak enpresetan prestakuntza praktikoa egin ahal izateko.

Alde honetatik, Eragintzak Deustuko Unibertsitatearekin eta Maider Alcaraz Olasolo eta Elisa Escobal Diez psikologian graduatu berriekin hitzartu du gure fundazioan praktika profesionalak egitea.

Eragintzako erabiltzaileekin eta zerbitzu ezberdinetan lan egingo dute, fundazioaren erabiltzaile diren osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratze eta laneratzean.

Eragintza osatzen dugun taldeak ongietorria ematen diegu eta gure laguntza osoa eskaintzen diegu praktika profesionalak egingo dituzten hilabete hauetan.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Eragintza Fundazioa KOOPERArekin bildu da lankidetza-bideak aztertzeko Eragintza Fundazioak osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonek lan-merkatuan modu aktiboan parte hartzeko duten eskubidea aldarrikatu du