Eragintza Fundazioa KOOPERArekin bildu da lankidetza-bideak aztertzeko

Eragintza Fundazioaren helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak gizarteratzea eta laneratzea da, eta horretarako,  funtsezkoa da lurraldeko enpreseekin gertuko harremana izatea.

Horretarako, Caritasi lotutako ekonomia sozial eta solidarioko erakundeen sarea dan KOOPERA-ra hurbildu gara: gizarteratze enpresak, fundazioak eta gizarte ekimeneko kooperatibaz osatuta.

Kasu honetan, Mari Luz Ferro Kooperako koordinatzaile nagusiarekin elkartu gara. Topaketaren helburua izan da bi erakundeek garatzen ditugun proiektuen ezagutzan aurrera egitea eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratzean eta laneratzean ahalbidetuko diguten balizko lankidetza-bideak aztertzea.

Eskerrik asko KOOPERA-ri egindako harreragatik eta prestutasunagatik.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Autoestimua eta autozaintza: SARETUko Eragintzako emakumeen topaketako gaiak Deustuko Unibertsitateak eta Eragintza Fundazioak bat egin dute ikasle titulatu berriei praktika profesionalak eskaintzeko