Autoestimua eta autozaintza: SARETUko Eragintzako emakumeen topaketako gaiak

Eragintza Fundazioaren helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak gizarteratzea eta laneratzea da. Hainbat txostenek agerian uzten dutenez, osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeek zailtasun handiagoak dituzte lan-merkatuan sartzeko eta bertan mantentzeko orduan, beraz,  Eragintza Fundaziotik jarduera espezifiko bat garatzen dugu haiekin.

Esparru honetan, erabiltzaileak SARETU programaren inguruan biltzen dira; belaunaldien arteko emakume-taldea da, eta haien ahalduntzea bultzatu nahi da, lan-merkatuan sartzea eta jarraitzea ahalbidetzeko.
Gaur, irailak 25, Silvia Murielek egin du saioa, eta autoestimuaren eta autozaintzaren garrantziaz eta horrek lanean duen eraginaz hitz egin dute.

SARETU programan parte hartu nahi duten Eragintzako erabiltzaileek informazioa eska dezakete eragintza@nulleragintzafundazioa.eus helbidearen bidez edo 94- 4231693 telefonora deituz.
Hurrengo saioa urriaren 16an, astelehena, izango da.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Eragintzak bere programak aurkeztu ditu Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean Eragintza Fundazioa KOOPERArekin bildu da lankidetza-bideak aztertzeko