Eragintzak bere programak aurkeztu ditu Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak eta Eragintza Fundazioak, bi erakundeen artean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan, Eragintzare programak BOMS-eko profesionalen aurrean aurkezteko jardunaldi bat antolatu dute, elkarren artean dagoen aliantza indartzeko asmoz.
Lan-topaketa honi ongietorria Aratxu Lozanok egin dio, BOMS-eko zuzendari gerenteak, eta itxiera Jose Ignacio Landaluce zuzendari medikoaren eskutik etorri da. Eragintzako taldea bi erabiltzailek osatu dute, Mari Luz Souto eta Igor González, eta euren testigantzaren berri eman dute, baita Izaskun Landaida zuzendari Nagusia eta Carol del Campo programen zuzendariak ere.
Bi erakundeek taldean lan egiten jarraitzeko konpromisoa berretzi dute, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen jarraitzeko eta laneratzeko ibilbidean laguntzeko.
Leave a Comment