Eragintzako emakumeentzako kirol anitzeko taldean izena emateko epea zabalik dago

Berriro ere, eta Fundacion Athletic Club Fundazioaren laguntzari esker, kirol anitzeko emakumeen taldea martxan dago. Ostegunetan bilduko da, 12:00etatik 13:00etara, Bilboko Club Deportivon eta ez da beharrezkoa aldez aurretik kirola egiteko ohiturarik izatea.

Eskolak urriaren 5ean hasiko dira eta izena eman nahi duenak eragintza@nulleragintzafundazioa.eus e-postaren bidez edota 944 231 693 telefonora deituz egin dezake.

Oraingo honetan Eli Ibarra, Athletic Clubeko jokalari ohia, izango da begiralea. Elik 413 aldiz jantzi du elastiko zuri-gorria eta, gainera, 4 partida jokatu ditu euskal selekzioarekin eta beste 42 Espainiako selekzioarekin.

 Fundación Athletic Club Fundazioa

Fundacion Athletic Club Fundazioak ibilbide luzea egin du Eragintza Fundazioarekin lankidetzan. Esaterako, gure futbito taldeak Athletic Club Fundazioak bultzatutako ‘Geurea Ligan’ parte hartzen du eta Eragintzako emakume erabiltzaileek kirol anitzeko talde honetan parte hartzen dute, besteak beste.

 Laneratzea

Gogoratu Eragintza Fundazioaren helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak laneratzea dela.

Esparru horretan, aski frogatuta dago, kirolak estresari aurre egiten eta tentsioak askatzen laguntzen duenez, ariketa fisikoa egiten duten langileek modu erlaxatuago eta emankorragoan lan egin dezaten laguntzen duela.

Aurreko guztiagatik, Eragintzatik gure erabiltzaileek kirola egiteko ohitura har dezaten saiatzen gara, horrek eragin positiboa duelako beren lanean eta, ondorioz, beren bizitzetan.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Zabalik dago profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko izena emateko epea Eragintza Fundazioan Eragintzak bere programak aurkeztu ditu Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean