Zabalik dago profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko izena emateko epea Eragintza Fundazioan
Eragintza Fundazioak osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak lan-munduan integratzea du helburu.
Hau horrela izanda, 3 laneratze-ibilbide jarriko dira abian 2023-2024an. Ibilbide horien bidez, profesionaltasun-ziurtagiri bat lortuko da, Lanbidek homologatua, eta, aldi berean, lan-orientazioko, lan-aktibazioko eta lan-bitartekaritzako ekintzetan parte hartuko da, lan-munduan sartzen laguntzeko.
Profesionaltasun-ziurtagiriak honako hauek dira:
Eraikin eta lokaletako gainazalak eta altzariak garbitzeko PK (IFAP SLrekin lankidetzan emana). 150 orduko iraupena eta 80 orduko praktikaldia. Irailaren amaieran hastea aurreikusi da.
Datuak eta dokumentuak grabatzeko eta tratatzeko eragiketak. 360 orduko iraupena eta 80 praktika-ordu. Azaroan hastea aurreikusi da.
Biltegiko jarduera osagarrien PK (IFAP SLrekin lankidetzan emana) 170 orduko iraupena eta 40 orduko praktikaldia enpresetan. Urtarrilean hastea aurreikusi da.
Hauetan parte hartzeko baldintza nagusia % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-ziurtagiria izatea eta langabezian egotea da.
Interesdunen aurretiko izen-ematea irailaren 20ra arte egin ahal izango da, baldin eta plazak badaude, aurrez aurre gure instalazioetan, 944231693 telefonoaren bidez edo eragintza@nulleragintzafundazioa.eus posta elektronikoaren bidez.
Ibilbide hauek Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte kohesioa eta Berdintasun Sailak sustatutako Lan Berri programaren barruan daude.
Leave a Comment