Eragintza Fundazioak Yayoi Kukama japoniarraren erakusketa bisitatu du Guggenheimen
Guggenheim Bilbao Museoan Yayoi Kukuma (Matsumoto, 1929) artista japoniarraren “1945etik gaur arte“ erakusketa dago ikusgai, Europan bakarra den artistaren 200 artelanez osatutako atzera begirako erakusketa.
Kukuma bere osasun mentaleko arazoak arte bihurtu dituen artista da. New Yorkeko ingurune artistikoan izena hartu ondoren, aita eta laguna, Joseph Cornell artista ere, hil ondoren, depresio sakonean murgildu zen, haluzinazioak beti bere bizitzan zerbait etengabeak izan ziren arren. Une horretan, bere jaioterrira itzultzea erabaki zuen. 70eko hamarkadatik ospitale psikiatriko batean dago, bere borondatez. Horri esker, bere gaixotasuna eta beldurrak ezagutu eta arte bihurtu ditu, etengabe sortu eta erakutsi baititu.
Eragintzako erabiltzaile talde bat Yayoi Kukanaren erakusketa ikustera joan da, eta interes handia piztu du.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Guggenheim museoari eta BBKri bisita hau ahalbidetzeagatik, baita Monicari ere, bisitaren gidariari.
Leave a Comment