Eragintza Fundazioak lankidetza-hitzarmena sinatu du Ilunion Hotelekin
Eragintza Fundazioaren helburua da osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak gizarteratzea eta laneratzea, eta horretarako funtsezkoa da enpresekiko gertuko harremana.
Esparru honetan, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dugu Ilunion Hotelekin, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratzean eta laneratzean aurrera egiten jarraitzeko. Ilunion Hotelak estatuko hotel-kate bat da, Ilunionen dagoena. 30 hotel-establezimendu ditu, eta desgaitasuna duten pertsonen laneratzea erraztuko duten enpresa-ekintza berritzaileak garatzea du helburu.
Hitzarmena Alvaro Diaz-Munio Ilunion Hoteles Bilboko zuzendariak eta Izaskun Landaida Eragintzako Zuzendari Nagusiak sinatu dute. Hitzarmena sinatu aurretik, lan-bilera bat egin da, eta bertan parte hartu dute Montse Rialek, Ilunion Hoteletako Laguntza Unitateko Teknikariak, eta Carol del Campok, Eragintzako Programen Zuzendariak.
Leave a Comment